UZEI | UZEIk Euskaltermerako landu dituen hiztegi terminologiko berriak aurkeztu dituzte
Bederatzi hiztegi terminologiko berri argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak, eta jada www.euskadi.eus/euskalterm helbidean kontsulta daitezke.
Ehiza eta arrantza hiztegia, Garraioa eta logistika hiztegia, Hiesa hiztegia, Hizketa ereduak, Mendekotasuna hiztegia, Mineralak hiztegia, Sare sozialak hiztegia, Telefonia hiztegia, Traumatologia hiztegia, hiztegi terminologiko berriak
3673829
post-template-default,single,single-post,postid-3673829,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed
title

UZEIk Euskalterm-erako landu dituen hiztegi terminologiko berriak aurkeztu dituzte

Bederatzi hiztegi terminologiko berri argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak, eta jada www.euskadi.eus/euskalterm helbidean kontsulta daitezke.

Euskararen Aholku Batzordearen Terminologia Batzordearen jarduketa-planaren baitan, Euskalterm terminologia-banku publikoa elikatzeko hiztegi terminologikoak sortzen ditu UZEIk. Horrela, UZEIk landu ditu Eusko Jaurlaritzak gaur aurkeztu dituen hiztegi terminologikoak; ondoren, hizkuntzalariez eta arloan arloko adituez osatutako batzorde teknikoek aztertu eta, azkenik, Terminologia Batzordeak onartu ditu hiztegi berri horiek.

Hauek dira gaur aurkeztu dituzten hiztegi berriak, PDF formatuan:

Ehiza eta Arrantza Hiztegia

Garraioa eta Logistika Hiztegia

Hiesa Hiztegia

Azokak, Biltzarrak eta Jendaurreko Ikuskizunak Hiztegia

Mendekotasuna Hiztegia

Mineralak Hiztegia

Sare Sozialak Hiztegia

Telefonia Hiztegia

Traumatologia Hiztegia

1986. urtean sortu zuen UZEIk Euskalterm, eta euskarazko kontsulta telematiko aitzindaria izan zen lehen urte haietan, Internet sortu baino lehen Minitel bidez eskaini baitzen. Euskaltermen garrantziaz oharturik, 2001ean Eusko Jaurlaritzak hura hautatu zuen euskal terminologiaren banku publikoa izan zedin. Geroztik, UZEIk elikatzen eta mantentzen du terminologia-bankua, Eusko Jaurlaritzarekin sinatua duen kontratuari jarraikiz.

Euskaltermerako UZEIk landu dituen hiztegiak aurkezteko prentsaurrekoa

Eusko Jaularitzak gaur egin duen prentsaurrekoa

No Comment

Post A Comment

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies