UZEI |
Hiztegigintzan eta hizkuntza-teknologietan aitzindariak gara. Lexiko orokorra eta espezializatua lantzen ditugu, baita itzulpengintza aurreratua ere.
sinonimo sinonimoak uzei euskalterm hobelex zuzentzaile zuzentzailea lexiko lexikoa corpus terminologia terminología diccionario vasco dictionary dictionnaire basque hiztegi hiztegia hiztegiak hiztegigintza euskara hnp lnp nlp sinónimos corrector euskera
0
blog,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed

UZEI

UZEIk eta TERMCATek esparru-hitzarmen berri batekin berritu dute terminologiaren arloko lankidetzaren aldeko apustua

Euskararen eta katalanaren terminologia-zentroak elkarlan estuan aritu dira sortu zirenetik, eta 1987an sinatu zuten lankidetzarako lehen esparru-akordioa. UZEk eta TERMCAT Terminologia Zentroak lankidetzarako esparru-hitzarmena berritu dute. Bi erakundeek sortu berritan hasi zuten elkarren arteko lankidetza-harremana, eta 1987az geroztik izan duten hitzarmena berritu dute sinatu berri…

Euskaltzaindiak eta UZEIk lankidetza-hitzarmen berria sinatu dute

Lankidetza areagotu eta lan-ildo berriak irekiko ditu hitzarmenak. Sare sozialetan ere lankidetzan arituko dira aurrerantzean Euskaltzaindia eta UZEI.       Andres Urrutia euskaltzainburuak eta UZEIko lehendakari Jon Etxabek sinatu dute bi erakundeen arteko hitzarmen berria. Orain arteko lankidetza sendotu eta zabaltzen duen hitzarmena telematikoki…

Euskaltzaindiaren erakunde atxikia izango da UZEI

Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak UZEI Euskaltzaindiaren erakunde atxikia izatea erabaki zuen Lekeition, 2019ko abenduaren 20an. Euskaltzaindiak eta UZEIk lan-hitzarmen berrirako urratsak egin nahi dituzte eta euskal gizartearekiko duten zerbitzu-bokazioa indartu. Besteak beste, abian jarri nahi dira egitasmo eta aplikazio berriak, bereziki eremu digitalean. 2020-01-22an argitaratua Euskaltzaindiaren…

Informatikari bat kontratatzeko prozesua abian jarri du UZEIk

[2020-01-07an argitaratua]   Informatikari bat kontratatzeko prozesua abian jarri du UZEIk.   Eskatzen dugu: Informatikan gradua. Euskara eta ingelesa jakitea. Esperientzia izatea.   Balietsiko dugu: Java eta C++ programazio-lengoaietan esperientzia izatea. Web-garapeneko lengoaiak ezagutzea (HTM5, Javascript). Linux inguruneak eta zerbitzarietako ohiko tresnak ezagutzea. Hizkuntzaren Azterketa…

Aurten ikasi ditugun 20 hitz eta ahaztu ditugun beste 2

Tira, den-denak ez ditugu aurten ikasi, batzuk lehendik ezagunak genituen. Baina aurten ahotan ibili ditugulako edo albiste izan direlako sartu ditugu zerrenda honetan. Eta ahaztu ditugun horiek ere ez ditugu bat-batean gure oroimenetik ezabatu, jakina, baina galbidean jarri ditugu amaitzear dugun 2019 honetan. Bai ikasi…

UZEIk eta Labayru Fundazioak bat egin dute UZEIren Sinonimoen Hiztegian funtzionalitate berri bat gehitzeko

2019-12-04an argitaratua Hiztegigintzan UZEIk eta Labayru Fundazioak lankidetzan aritzeko duten borondatearen emaitza da bi erakundeon hiztegiak lehenengo aldiz lotzen dituen funtzionalitate hau. Euskarazko hiztegi-sarrera bakoitzari botoi bat gehitu zaio Sinonimoen Hiztegian, kasuan kasuko gaztelaniazko ordaina Labayru Hiztegian erraz kontsultatzeko aukera ematen duena. Proiektuaren nondik norakoa…

OLDARRA proiektuaren garapenean parte hartzen du UZEIk

  OLDARRA proiektuaren xedea da Sailkapen, Iragazketa eta Itzulpen Automatikoko zerbitzuak sortzea hodeian (euskaraz eta gaztelaniaz) Hizkuntzaren Teknologietan, Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduan eta Adimen Artifizialean oinarrituta. GOIENA enpresa (lider gisa), ISEA, Mondragon Unibertsitatea eta UZEI ari dira garatzen proiektu hau. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun…

UZEIren Zilarrezko Ikurra jaso du Miriam Urkia euskaltzain osoak bere sarrera-ekitaldian

2019-03-30 Iaz hautetsi zuen Euskaltzaindiak Miriam Urkia Joan Mari Torrealdaik utzitako lekua, 29. aulkia, betetzeko. Ikasketa guztiak euskaraz egin dituen lehen euskaltzain osoa dela irakur daiteke Euskaltzaindiaren webguneko biografian. Miriam Urkiaren sarrera-ekitaldi ofiziala gaur egin da, Aretxabaletan, bere jaioterrian, eta, bertan, Euskaltzaindiaren hiztegigintzari buruzko sarrera-hitzaldia…

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies