UZEI | Gure lankide Ainhoa Arregi, Euskaltzaindiak izendatu berri dituen hamabi euskaltzain urgazleen artean
Ainhoa Arregi urte luzez aritu da UZEIren Lexikografia Sailean, eta «Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak» lantaldeko kide da.
Ainhoa Arregi, euskaltzain urgazle, Irene Arrarats, Xabier Euzkitze, Euskaltzaindia, euskaltzain urgazlea, euskaltzain urgazleak, lexikografia, euskara, hiztegia, Miram Urkia, Jose Antonio Aduriz,
4035093
post-template-default,single,single-post,postid-4035093,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed
title

Gure lankide Ainhoa Arregi, Euskaltzaindiak izendatu berri dituen hamabi euskaltzain urgazleen artean

2018-07-25ean argitaratua
2018-11-22an aldatua

Euskaltzaindiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, hamabi euskaltzain urgazle izendatu zituen joan den uztailaren 20ko osoko bilkuran. «Arautegiaren 3., 38. eta barne-erregelen 6. artikuluetan jasorikoa kontuan hartuz, Euskaltzaindiko batzorde eta lantaldeetan aspalditik lanean ari diren» pertsonak dira horiek guztiak.

Bost gipuzkoar daude urgazle berrien artean (Andres Alberdi, Irene Arrarats, Xabier Peritz «Euzkitze», Josu Pikabea eta Luis Mari Zaldua), eta beste bost bizkaitar (Jon Aizpurua, Asier Bidart, Agurtzane Elordui eta Gotzon Lobera, eta UZEIko Lexikografia Saileko lankide den Ainhoa Arregi). Ipar Euskal Herriko bi urgazle berri ere izendatu ditu Euskaltzaindiak: Céline Mounole eta Allande Socarros.

Gure lankide Ainhoa Arregi urte luzez aritu da UZEIren Lexikografia Sailean; 2010etik Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua lantaldeko kide da, eta 2017tik Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak lantaldeko kide. Hainbat lexikografia-proiektutan hartu du parte: Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren prestalanetan eta Hiztegi Batu Oinarriduna egitasmoan; UZEIren Sinonimoen Hiztegian, Maiztasun Hiztegian, Hitz-bukaeren hiztegia, NafarHitz hiztegian). Corpusgintzan ere aritua da, Euskaltzaindiaren XX. mendeko euskararen corpus estatistikoan lehendabizi eta, gero, Lexikoaren Behatokian. Hizkuntzaren tratamendu informatikorako oinarrizkoak diren euskararen eta gaztelaniaren datu-base lexikalak ere kudeatzen ditu UZEIn (euLEX eta esLEX, hurrenez hurren), eta Hobelex zuzentzaile lexikoa eguneratzen du, beste lan batzuen artean.

UZEIko lantalde osoarentzat albiste handia izan da Ainhoa Arregi euskaltzain urgazle izendatu izana. Berriki, Lexikografia Saileko lankide izandako Jose Antonio Aduriz ohorezko euskaltzain izendatu du Euskaltzaindiak, eta sail horretako buru den Miriam Urkia, berriz, euskaltzain oso. Ibilbide luzeko lanaren aitortza jaso dute lankide horiek guztiek.

Ainhoa Arregi eta Miriam Urkia, artxiboko irudi batean

Ainhoa Arregi eta Miriam Urkia, artxiboko irudi batean

Zorionak, euskaltzain urgazle berri guztiei, eta, bereziki, gure lankide Ainhoari!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

No Comment

Post A Comment

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies