UZEI | Terminologia
Hiztegigintzan eta hizkuntza-teknologietan aitzindariak gara. Lexiko orokorra eta espezializatua lantzen ditugu, baita itzulpengintza aurreratua ere.
sinonimo sinonimoak uzei euskalterm hobelex zuzentzaile zuzentzailea lexiko lexikoa corpus terminologia terminología diccionario vasco dictionary dictionnaire basque hiztegi hiztegia hiztegiak hiztegigintza euskara hnp lnp nlp sinónimos corrector euskera
53
archive,category,category-terminologia,category-53,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed

Terminologia

EAFTren terminologia-gailurra: arrakastatsua eta interesgarria

2018-11-30ean argitaratua Astebete igaro da EAFTren terminologia-gailurra Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egin zenetik, eta haren antolatzaileak (EAFT eta UZEI) oso pozik gaude egindako lanaren emaitzekin. Europako hainbat organismo eta erakundetatik etorritako profesionalez gain Euskal Herrikoek ere parte hartu zuten gailurrean. Ehundik gora parte-hartzaile izan ziren…

Hassan Akioud: amazigeratik euskararako bidea

Egunotan Euskal Herrian dago IRCAM Amazigera Kulturaren Institutuko ikertzailea den Hassan Akioud. Marokon, Aljerian eta Afrika Iparraldeko beste hainbat herrialdetan mintzatzen diren hizkuntzek osatzen duten multzoa da amazigera. Hizkuntza-multzo horren estandarizazioa hastapenetan dago, eta euskarak azken hamarkadetan egin duen bidea erreferentziatzat hartuta, hainbat arlotako euskal…

Dena prest #EAFTsummit2018 nazioarteko terminologia-gailurrerako!

Europar Batasunaren markoan terminologiaren eta eleaniztasunaren aldeko plataforma bat finkatzea du helburu Terminologiako Europako Elkartearen (EAFTren) gailurrak, eta terminologiaren arloan lan egiten duten organismo eta erakundeak biltzen dira bertan. Bi urtean behin egiten da terminologia-gailur hori, leku desberdin batean, eta aurten Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian…

UZEIk Euskalterm-erako landu dituen hiztegi terminologiko berriak aurkeztu dituzte

Bederatzi hiztegi terminologiko berri argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak, eta jada www.euskadi.eus/euskalterm helbidean kontsulta daitezke. Euskararen Aholku Batzordearen Terminologia Batzordearen jarduketa-planaren baitan, Euskalterm terminologia-banku publikoa elikatzeko hiztegi terminologikoak sortzen ditu UZEIk. Horrela, UZEIk landu ditu Eusko Jaurlaritzak gaur aurkeztu dituen hiztegi terminologikoak; ondoren, hizkuntzalariez eta arloan…

Munduan zehar ibiltzeko dirua ere, euskaraz

2018-01-17an argitaratua Munduko diru-unitateen euskal izenak gehitu ditugu Mundu-mapa digitalean   «Loti»ak ez dira bakarrik lo asko egiten dutenak, eta «lats» guztiak ez dira ur-laster txikiak, baina agian hori lehendik ere jakingo zenuen, adibidez, bidaiatzea gustuko baduzu. Izan ere, Lesothora joanez gero, lotiak beharko dituzu…

Euskararen hizkuntza-plangintza eta normalizazio terminologikoa hizpide Rabaten UZEIren eskutik, nazioarteko biltzar batean

Marokoko Amazig Kulturaren Errege Institutuak (Institut Royal de la Culture Amazighe, IRCAM)  hizkuntza gutxituen normalizazio terminologikoari buruzko nazioarteko biltzar bat antolatu zuen Rabaten, 2017ko abenduaren 14an eta 15ean (“La terminologie dans les langues peu dotées: élaboration, méthodologie et retombées”). UZEI hitzaldi bat ematera gonbidatu zuten…

Euskara modernoa hizpide izango du Joseba Intxaustik Seguran

«Euskara berri modernoa egiten» hitzaldia emango du UZEIren sortzaile eta lehen zuzendari Joseba Intxaustik datorren abenduaren 18an, Seguran. Elorri Kultur Elkarteak, Hitz eta Irri Euskaraz Elkarri elkarteak eta Laiotz herri-eskolako guraso-elkarteak antolatu dute ekitaldia: 19:00etan izango da, Segurako Kultur Etxean. Hitzaldiaren aurretik, UZEIren 40. urteurrena…

UZEIk garatutako terminologia-baliabideak hizpide Bukaresten egindako terminologia-jardunaldian

Terminology & Translation: Terms of Environment/ Environment of Terms nazioarteko terminologia-jardunaldia antolatu zuen Bukaresteko Unibertsitateak azaroaren 13an eta 14an. Jardunaldiaren gaiak bi ardatza nagusi izan zituen: batetik, ingurumenaren terminologia eta, bestetik, terminoen ingurumena, hau da, ingurumenarekiko loturaz harago joanda, espezializazio-testua terminoen «ingurune» gisa, eta haren…

Terminologiarako Europako Elkartearen hurrengo erronkak zehazteko bileran izan da UZEI

2017-03-27an argitaratua EAFT Terminologiarako Europako Elkartearen zuzendaritza-taldeak bilera egin du martxoaren 27an Bartzelonan. UZEI EAFTren zuzendaritzako kide da 2016. urtetik, eta zuzendaritza-bileran izan da UZEIko Imanol Urbieta. EAFTk Bartzelonan egin berri duen urteko bileraren bi helburu nagusiak batzorde betearazlea formalki osatzea eta hurrengo Nazioarteko Terminologia Gailurra…

Meteorologiari buruzko euskarazko terminologia eguneratua Euskalmeten eta UZEIren eskutik

2017-03-23an argitaratua Euskalterm Terminologia Banku Publikoan kontsultagai egon da azken urteotan UZEIren Meteorologia Hiztegia. Hiztegi hori goitik behera berrikusi eta eguneratu berri du Euskalmeteko eta UZEIko adituek eratutako lantaldeak, eta emaitza www.euskadi.eus/euskalterm helbidean kontsulta daiteke. Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak, Eguzkiñe Iturrioz Euskalmet –Tecnaliako…

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies