UZEI | UZEI
Hiztegigintzan eta hizkuntza-teknologietan aitzindariak gara. Lexiko orokorra eta espezializatua lantzen ditugu, baita itzulpengintza aurreratua ere.
sinonimo sinonimoak uzei euskalterm hobelex zuzentzaile zuzentzailea lexiko lexikoa corpus terminologia terminología diccionario vasco dictionary dictionnaire basque hiztegi hiztegia hiztegiak hiztegigintza euskara hnp lnp nlp sinónimos corrector euskera
19
archive,category,category-uzei,category-19,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed

UZEI

EAFTren terminologia-gailurra: arrakastatsua eta interesgarria

2018-11-30ean argitaratua Astebete igaro da EAFTren terminologia-gailurra Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egin zenetik, eta haren antolatzaileak (EAFT eta UZEI) oso pozik gaude egindako lanaren emaitzekin. Europako hainbat organismo eta erakundetatik etorritako profesionalez gain Euskal Herrikoek ere parte hartu zuten gailurrean. Ehundik gora parte-hartzaile izan ziren…

Gipuzkoako Urrezko Domina jasoko du Jakinek

Hunkituta hartu dugu gaur berria! Markel Olanok Twitter bidez iragarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak Jakini emango diola aurtengo Urrezko Domina. 🏅Pentsamenduan, kultur eragintzan, argitalpengintzan, euskal kulturan eta #euskara batuan Jakin taldearen ekarpena funtsezkoa izan da egungo kulturaren aniztasuna eta hedadura ulertzeko. Plazerra da iragartzea Gipuzkoako…

UZEI Euskaltzaindiaren Arantzazuko Biltzarrean izan da

Euskaltzaindiak bere 100. urteurreneko ospakizunen artean, XVII. Nazioarteko biltzarra egin berri du Arantzazun. Gainera, euskara batuaren sorreratik 50 urte igaro dira, eta urteotan egindako ibilbidea eta etorkizuneko erronkak aztertzen aritu ziren euskalgintzako hainbat eragile urriaren 4tik 6ra bitartean jardunaldi horietan. UZEIko lankideek hiru aurkezpen egin…

Nolakoak ginen duela 20 urte?

Urteak ez dira alferrik igaro, guretzat behintzat ez! 20 urte bete genitueneko diaporama zahar hau berreskuratu dugu, eta sarean jarri dugu gure 40. urteurrena dela-eta. Ez esan nahiko «vintage» geratu ez zaigunik!        

Gure lankide Ainhoa Arregi, Euskaltzaindiak izendatu berri dituen hamabi euskaltzain urgazleen artean

2018-07-25ean argitaratua 2018-11-22an aldatua Euskaltzaindiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, hamabi euskaltzain urgazle izendatu zituen joan den uztailaren 20ko osoko bilkuran. «Arautegiaren 3., 38. eta barne-erregelen 6. artikuluetan jasorikoa kontuan hartuz, Euskaltzaindiko batzorde eta lantaldeetan aspalditik lanean ari diren» pertsonak dira horiek guztiak. Bost gipuzkoar…

Jose Antonio Aduriz: «Konstante bat izan da aurreko belaunaldien euskara kritikatzea»

Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu izanak ez du bere inguruan erreakzio handirik eragin, apaltasunez dioenez. Zorion-mezuak jaso ditu, eta familiarengandik dei batzuk ere bai, baina «handiagoetara pasatu gabe». Urte luzeetako ibilbide profesionalean apaltasun hori izan du ezaugarri, eta Euskaltzaindiak izendapenaren berri emateko kaleratu zuen oharrak ere…

Jose Antonio Aduriz, ohorezko euskaltzain

Euskaltzaindiak ohar baten bidez aditzera eman duenez, 16 ohorezko euskaltzain izendatu berri ditu. Horien artean dago, UZEIren lehen urteetatik erretiroa hartu arte lankide izan dugun Jose Antonio Aduriz lexikografoa. Urte horietan guztietan lan isila egin du Adurizek, eta Euskaltzaindiak bere oharrean zioen bezala, «Hiztegi Batua…

Hobelex zuzentzaile automatikoa, Microsoft Officeren bertsio berrienarentzat egokitutako euskarazko lehen zuzentzailea

:: Microsoft Office 2016rako prestatu du UZEIk Hobelex zuzentzailea :: Euskaltzaindiak martxoan argitaratuko azken arauaren informazioarekin eguneratua dago bertsio berria   2018-04-18an argitaratua 2014an plazaratu zuen UZEIk Hobelex, euskararako lehen lexiko-zuzentzailea. Geroztik, euskaldun ugarik erabili dute akats ortografikoez gain akats lexikoak ere detektatzen dituen zuzentzailea,…

Euskaltzaindiak bere hiztegian egindako aldaketen arabera eguneratu dugu Hobelex zuzentzailea

2018-02-14an argitaratua 2018-02-21ean eguneratua   Euskaltzaindiak iragarri duenez, 31 forma berri (sarrerak eta azpisarrerak) gehitu dizkio Euskaltzaindiaren Hiztegiari, eta, guztira, 446 forma begiratu eta zuzendu ditu. Aldaketa horiek guztiak www.euskaltzaindia.eus/hiztegibatua helbidean kontsulta daitekeen bertsio elektronikoan jasota daude. Bestalde, Euskaltzaindiak aditzera eman duenez, aurrerantzean urtean bi…

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies