UZEI | UZEI
Hiztegigintzan eta hizkuntza-teknologietan aitzindariak gara. Lexiko orokorra eta espezializatua lantzen ditugu, baita itzulpengintza aurreratua ere.
sinonimo sinonimoak uzei euskalterm hobelex zuzentzaile zuzentzailea lexiko lexikoa corpus terminologia terminología diccionario vasco dictionary dictionnaire basque hiztegi hiztegia hiztegiak hiztegigintza euskara hnp lnp nlp sinónimos corrector euskera
19
archive,paged,category,category-uzei,category-19,paged-2,category-paged-2,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed

UZEI

Gure lankide Ainhoa Arregi, Euskaltzaindiak izendatu berri dituen hamabi euskaltzain urgazleen artean

2018-07-25ean argitaratua 2018-11-22an aldatua Euskaltzaindiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, hamabi euskaltzain urgazle izendatu zituen joan den uztailaren 20ko osoko bilkuran. «Arautegiaren 3., 38. eta barne-erregelen 6. artikuluetan jasorikoa kontuan hartuz, Euskaltzaindiko batzorde eta lantaldeetan aspalditik lanean ari diren» pertsonak dira horiek guztiak. Bost gipuzkoar…

Jose Antonio Aduriz: «Konstante bat izan da aurreko belaunaldien euskara kritikatzea»

Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu izanak ez du bere inguruan erreakzio handirik eragin, apaltasunez dioenez. Zorion-mezuak jaso ditu, eta familiarengandik dei batzuk ere bai, baina «handiagoetara pasatu gabe». Urte luzeetako ibilbide profesionalean apaltasun hori izan du ezaugarri, eta Euskaltzaindiak izendapenaren berri emateko kaleratu zuen oharrak ere…

Jose Antonio Aduriz, ohorezko euskaltzain

Euskaltzaindiak ohar baten bidez aditzera eman duenez, 16 ohorezko euskaltzain izendatu berri ditu. Horien artean dago, UZEIren lehen urteetatik erretiroa hartu arte lankide izan dugun Jose Antonio Aduriz lexikografoa. Urte horietan guztietan lan isila egin du Adurizek, eta Euskaltzaindiak bere oharrean zioen bezala, «Hiztegi Batua…

Hobelex zuzentzaile automatikoa, Microsoft Officeren bertsio berrienarentzat egokitutako euskarazko lehen zuzentzailea

:: Microsoft Office 2016rako prestatu du UZEIk Hobelex zuzentzailea :: Euskaltzaindiak martxoan argitaratuko azken arauaren informazioarekin eguneratua dago bertsio berria   2018-04-18an argitaratua 2014an plazaratu zuen UZEIk Hobelex, euskararako lehen lexiko-zuzentzailea. Geroztik, euskaldun ugarik erabili dute akats ortografikoez gain akats lexikoak ere detektatzen dituen zuzentzailea,…

Euskaltzaindiak bere hiztegian egindako aldaketen arabera eguneratu dugu Hobelex zuzentzailea

2018-02-14an argitaratua 2018-02-21ean eguneratua   Euskaltzaindiak iragarri duenez, 31 forma berri (sarrerak eta azpisarrerak) gehitu dizkio Euskaltzaindiaren Hiztegiari, eta, guztira, 446 forma begiratu eta zuzendu ditu. Aldaketa horiek guztiak www.euskaltzaindia.eus/hiztegibatua helbidean kontsulta daitekeen bertsio elektronikoan jasota daude. Bestalde, Euskaltzaindiak aditzera eman duenez, aurrerantzean urtean bi…

UZEIk Euskalterm-erako landu dituen hiztegi terminologiko berriak aurkeztu dituzte

Bederatzi hiztegi terminologiko berri argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak, eta jada www.euskadi.eus/euskalterm helbidean kontsulta daitezke. Euskararen Aholku Batzordearen Terminologia Batzordearen jarduketa-planaren baitan, Euskalterm terminologia-banku publikoa elikatzeko hiztegi terminologikoak sortzen ditu UZEIk. Horrela, UZEIk landu ditu Eusko Jaurlaritzak gaur aurkeztu dituen hiztegi terminologikoak; ondoren, hizkuntzalariez eta arloan…

Euskararen kalitatea elkarlanean sendotzeko hitzarmena sinatu dute Berria Taldeak eta UZEIk

Berriako zuzentzaile-taldeak euskararen kalitatea egiaztatzeko IDITE zuzentzaile lexiko profesionala erabiltzen jarraituko duela bermatzen du hitzarmenak   Elkarlanaren bidez euskararen kalitatea sendotu eta  normalizazioan sakontzen laguntzeko asmoz, Berria Taldeak eta UZEIk azken urteotan sinatua zuten hitzarmena berritu dute. Lexikoaren normalizazioan laguntzea izan du helburu UZEIk duela…

Miriam Urkia, UZEIko Lexikografia Sailaren arduraduna, euskaltzain oso izateko hautagai

Euskaltzaindiak aditzera eman duenez, euskaltzainek hiru hautagai aurkeztu dituzte Patxi Uribarren eta Joan Mari Torrealdai euskaltzain emerituen lekuak hartzeko. Joan Mari Torrealdairen lekua hartzeko Miriam Urkia, UZEIko Lexikografia Sailaren arduraduna, proposatu dute. Patxi Uribarren euskaltzain emerituaren lekurako, berriz, Karmele Jaio Eiguren eta Roberto Gonzalez de…

Euskararen hizkuntza-plangintza eta normalizazio terminologikoa hizpide Rabaten UZEIren eskutik, nazioarteko biltzar batean

Marokoko Amazig Kulturaren Errege Institutuak (Institut Royal de la Culture Amazighe, IRCAM)  hizkuntza gutxituen normalizazio terminologikoari buruzko nazioarteko biltzar bat antolatu zuen Rabaten, 2017ko abenduaren 14an eta 15ean (“La terminologie dans les langues peu dotées: élaboration, méthodologie et retombées”). UZEI hitzaldi bat ematera gonbidatu zuten…

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies