1. HASIERA
  2. ZER BERRI
  3. Dena prest #EAFTsummit2018 nazioarteko terminologia-gailurrerako!

Dena prest #EAFTsummit2018 nazioarteko terminologia-gailurrerako!

berriak, Terminologia

Europar Batasunaren markoan terminologiaren eta eleaniztasunaren aldeko plataforma bat finkatzea du helburu Terminologiako Europako Elkartearen (EAFTren) gailurrak, eta terminologiaren arloan lan egiten duten organismo eta erakundeak biltzen dira bertan.

Bi urtean behin egiten da terminologia-gailur hori, leku desberdin batean, eta aurten Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egingo da, azaroaren 22an eta 23an, EAFTk eta UZEIk lankidetzan antolatuta. Euskarazko lan terminologikoa sustatu eta jakinarazteko asmoz, UZEI oso parte-hartzaile aktiboa izan da beti honakoa bezalako gailurrak antolatzen, eta ekarpen garrantzitsuak egin izan ditu gailur horietan.

Gailurraren aurtengo gaia honako hau izango da: “3M4Q: Making, Managing, Measuring Terminology. In the pursuit of Quality”.

Gailurra sei hitzaldi-saiok, hiru poster-saiok eta behean xehatuko diren zenbait ekitaldik osatuko dute.

Gailurraren hizkuntza ofizialak ingelesa eta frantsesa izango dira, eta interpretazio-zerbitzuak eskainiko dira (euskaratikoak eta euskararakoak barne).

 

 

Hitzaldiak

Hauek izango dira gailurreko sei hitzaldi-saioetako bakoitzak aztertuko dituen gaiak eta barnean hartuko dituen aurkezpenak:

 

Osteguna, 2018ko azaroak 22

 

  1. saioa: Terminologia-lanaren plangintza

Zein dira terminologiaren sorkuntza informaletik sorkuntza planifikatura eramaten duten urratsak?

Saio honetan hizkuntza desberdinen beharrak aztertuko dira (hizkuntza minorizatuenak barne), bai eta hizkuntza horientzat eskuragarri dauden baliabideak ere.

  • Zein da normalizazioaren eragina terminologiaren kalitatean eta arrakastan?
  • Nola ezar daitezke normalizazio-prozesuan kalitatea bermatzeko irizpideak?
  • Plangintza linguistikoaren ikuspegitik begiratuta, normalizazio linguistikoaren prozesuan inplikatutako eragileek duten garrantzia.
  • Terminologiaren bilakaera plangintza linguistikoan: egun oso zabalduak dauden aitzindarien praktika eredugarriak.
  • Etorkizunari begira. Erronka berriak: normalizazioa eta teknologia berriak, normalizazioa eta erabilera…

Hitzaldi hauek hartuko ditu barnean 1. saioak:

  • Araceli Diaz de Lezana, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Eusko Jaurlaritza: Euskarazko terminologia-lana
  • Donncha Ó Cróinín, Terminologia-burua, Foras na Gaeilge, Irlanda: The Irish Terminology Committee and European Terminology
  • Albina Auksoriūte, Lietuvių Kalbos Institutas, Lituania: Lithuanian terminology in the beginning of XXI century
  • Violina Stamtcheva, Europako Parlamentua, Terminologia Koordinatzeko Unitatea: IATE 2 – not just a pretty new face

 

  1. saioa: Terminologia-lanaren metodologia (I)

 

Zein da abiapuntua terminologoarentzat? Saio honen helburua da sorkuntza terminologikoaren prozesua aztertzea eta lan-prozesuetan balioa erantsi dezaketen faktoreak detektatzea.

  • Nola berma daiteke terminoen kalitatea hiztegigintzan?
  • Nola berma daiteke kalitatea terminoen sorkuntzan (arauak, prozedurak, adituak, corpusak, tresnak, eta abar)?
  • Sare sozialak eta terminologia korporatiboa abiapuntu izan daitezke kalitatea ziurtatzeko?

Hitzaldi hauek osatuko dute 2. saioa:

  • Claudio Grimaldi (Realiter): Les lexiques REALITER : un travail terminologique collaboratif pour la promotion des langues romanes
  • Eduards Cauna, Letoniako Zientzien Akademiako Terminologia Batzordea: The wisdom of crowds in terminology creation: Is it working?
  • Mojca Žagar Karer, ZRC SAZU, Fran Ramovš Eslovenieraren Institutua: Terminological dictionary and terminological counselling: Two sides of the same coin

 

 

  1. saioa: Terminologoaren eginkizunak

Terminologia lantzen duten agenteek rol desberdinak izan ditzakete prozesu terminologikoan, eta bere prestakuntza-maila alda daiteke. Saio honen helburua hurrengo galderei erantzutea da:

  • Zein izan beharko litzateke terminologoaren rola? Terminologoak terminoak arautzeko edo agintzeko ahala izan beharko luke edo erraztaile moduan jokatu beharko luke? Nolakoa izan beharko litzateke terminologoen eta adituen arteko lankidetza?
  • Alde horretatik, zer garrantzi du terminologia lantzen duten agenteen hezkuntzak? Eta terminologia-erabiltzaileen (itzultzaile eta interpretatzaileak, idazle teknikoak, kazetariak, eta abar) prestakuntzak?

Hauek izango dira 3. saioko hitzaldiak:

  • Petra Drewer (Hochschule Karlsruhe – Karlsruheko Zientzia Aplikatuen Unibertsitatea, Alemania) / Donatella Pulitano (Bernako Kantonamenduko Estatu Kantzilertza, Suitza) / Tom Winter (Deutsche Bahn, Alemania): Professional profiles in and around terminology management
  • Dóra Mária Tamás, Hungariako Itzulpen eta Ziurtapen Bulegoa eta Eötvös Loránd Unibertsitatea (ELTE), Hungaria: Hungarian legal terminology in education and practice
  • Etienne Quillot, Frantsesaren eta Frantziako hizkuntzen ordezkaritza nagusia (DGLFLF): Les terminologues du dispositif d’enrichissement de la langue française : passeurs de savoir-faire terminologique

 

Osteguna, 2018ko azaroak 22

 

  1. saioa: Terminologia-lanaren metodologia (II)

 

Nola lagundu dezakete terminologiaren kudeaketa aurreraturako diseinatutako tresnek, terminologoen eta adituen arteko lankidetza eraginkorra sortzeko?

Terminologoen artean adostasuna dago: terminologoen eta adituen arteko lankidetzarako metodologia eraginkorrik ez dago ezarrita.

Terminologia aurreratuaren kudeaketarako diseinatutako tresnen ekarpena erabilgarria litzateke, ez bakarrik lankidetzarako metodologia hori ezartzeko, baizik eta lan terminologikoaren koherentzia bermatzeko ere bai.

Bestalde, kudeaketa terminologikoa beharrezkoa da tresnak garatzeko, hala nola itzulpen-memorietako terminologia kudeatzeko eta erauzteko, edo itzulpen automatikorako…

Hitzaldi hauek osatuko 4. saioa:

  • Luis González, Gaztelania Saila, Itzulpen Zuzendaritza Nagusia, Europako Batzordearen ordezkaria Espainian: Terminesp, une plateforme pour la convergence terminologique en espagnol: la contribution des services de traduction de l’UE
  • Nina Lewau, Migrationsverket, Suedia: Terminology in enterprise architecture and business development – how Swedish government agencies learn from each other when accelerating their work in concept analysis

 

  1. saioa: Terminologiaren zabalkundea

 

Terminologoen lana erabiltzaileengana iristea garrantzitsua den moduan, agenteak, prozedurak eta informazio-transferentzia errazteko egon daitezkeen faktoreak identifikatzea, erabakigarria izan daiteke terminologiaren arrakasta ziurtatzeko.      

Helburu horretara heltzeko, bereziki kontuan hartu beharrekoa da teknologia berriek egin dezaketen ekarpena.

  • Terminologiaren sozializazio eraginkorra ziurtatzeko era posibleak.
  • Banaketa terminologiko aktiboa eta banaketa terminologiko pasiboa.
  • Eremu zehatz bateko terminologiaren ezarpenean eta hedapenean erabakigarriak izan daitezkeen agenteak nola identifikatu. Haietan nola eragin.
  • Nola identifikatu terminologiaren hedapenean eta ezarpenean eremu jakin batean ezinbestekoak izan daitezkeen eragileak.
  • Sare sozialen eta teknologia berrien ekarpenak

 

Hauek izango dira 5. saioko hitzaldiak:

  • Cristina Valentini, Terminologia Saileko burua, PCTren Itzulpen Atala, Jabetza Intelektualaren Mundu Erakundea, Suitza: Terminology across borders: the example of WIPO Pearl
  • Jordi Bover, Zuzendaria, Termcat Terminologia Zentroa, Katalunia: Thematic portals, a shortcut to disseminate terminology to specialized users
  • Delyth Prys, Hizkuntza Teknologien burua, Bangor-eko Unibertsitatea, Gales: Getting the right terms out to the right users

 

  1. saioa: Terminoen arrakasta neurtzeko bidean

 

Terminoen erabilerak islatzen du zein mailatan izan duten arrakasta proposamen terminologikoek.

Terminoaren arrakasta, proposamenaren kalitatearen adierazgarri izan daiteke. Terminoen erabilera neurtzeko erak aztertuko dira.

  • Nola neur daiteke terminologiaren erabilera?
  • Zein da proposatutako terminologien arrakasta-maila normalizazio-prozesuetan?
  • Lagun dezake terminometriak normalizazio-prozesuetan? Nola egin dezake?

Saio honetako hitzaldiak honako hauek izango dira:

  • Iker Etxebeste, UZEIko Terminologia Saileko burua, Euskal Herria: Terminoen ezarpenaren azterketa diakronikoa euskarazko lege-testuetan: 2DITE lexiko elebidunen egiaztatzaile automatikoaren erabilera terminometrian
  • Adam Renwick, Terminologiari eta itzulpengintzari buruzko ikerketarako zentroa (CRTT), Lyon Lumière Unibertsitatea, Frantzia: The How and the What of Terminological Implantation
  • Gabrielle Le Tallet Lloret, Paris 13 Unibertsitatea, Frantzia: Mesurer l’usage des noms de métiers au féminin : méthode et finalités du projet NEONAUTE

 

Poster-saioak

Hitzaldi-saioez gain hiru poster-saio tematiko ere egingo dira gailurrean. Poster-saioetan gailurraren gai orokorrarekin zerikusia duten terminologiaren esparruko proiektu eta ekimen interesgarrien berri emango da. Poster-saio bakoitzak egun erdi inguru iraungo du, eta gailurrera bertaratutakoek aukera izango dute saio horietan ikusgai jarriko diren posterretan azaldutako proiektuekin edo ekimenekin zerikusi zuzena duten pertsonekin hitz egiteko.

 

Lotutako ekitaldiak

Bestalde, gailurrean zehar Nazioarteko Terminologia Sariak emateko ekitaldia egingo da. Ikerketa terminologikoaren arloan egindako lan onenak saritzen dira bertan, master-mailakoak zein doktorego-mailakoak. Sariak bi urtean behin ematen ditu EAFTk, nazioarteko ospea duten adituz osatutako nazioarteko epaimahai baten epaia aintzat hartuta.

Horretaz gain, EAFTren Urteko Batzar Nagusia ere terminologia-gailurrean zehar egingo da.

Azkenik, gailurrean izena emateko garaian aukera ematen da gailurraren afarira zein Etxepare Euskal Institutuak antolatutako kultura-ekitaldira joateko.

 

Izen-ematea

EAFTren 2018ko terminologia-gailurrean izena eman nahi izanez gero, mesedez irakurri hemen adierazitako jarraibideak.

Izena emateko azken eguna: urriaren 8a.