1. HASIERA
  2. ZER BERRI
  3. DV Sarietan, UZEIren webgunea saritu dute euskara bultzatzen laguntzeagatik

DV Sarietan, UZEIren webgunea saritu dute euskara bultzatzen laguntzeagatik

berriak, UZEI

saria

Bart Irungo Ficoba erakustazokan egin zen Diario Vasco Sarien ekitaldian, “euskara bultzatzen laguntzeagatik webgune onena”ren saria jaso zuen UZEIk. Atal horretan beste bi finalista —Ahotsak eta Badu, bada izan zituen lehiakide.

Duela ia lau hamarkada irabazi-asmorik gabeko elkarte gisa sortu zenetik, euskarari bide egitea eta euskaldunei zerbitzu ematea izan ditu helburu UZEIk. Helburu horiek lortzeko, baliabide egokiak sortzea bezain garrantzitsua da baliabideak erabiltzaileen esku jartzea, eta webgunea ezinbesteko bitarteko izan du horretan. Etorkizunean ere webgunea hobetzen eta garatzen jarraituko du UZEIk, erabiltzaileen beharrei ahalik eta ondoen erantzuteko.

Eskerrik asko orain arte proiektu honetan bidaide izan zaituztegun guztioi.

Sarien inguruko argibide gehiagorako, ikus Diario Vasco Sarien webgunea.

 

2014-12-12an argitaratua.