Izen-ematea

Azken eguna: urriaren 8a.

 

Hizlari gonbidatuak

Hizlari gonbidatua bazara, mesedez bete ezazu izena emateko inprimakia. Jarraian posta elektroniko bat jasoko duzu, zure datuak behar bezala bidali direla berresteko.

Entzuleak eta posterrak aurkeztuko dituzten pertsonak

Gailurrera entzule gisa joan nahi baduzu edo bertan poster bat aurkeztu nahi baduzu, mesedez bete ezazu izena emateko inprimakia, ordain ezazu beheko irizpideen arabera dagokizun zenbatekoa eta bidal ezazu ordainagiria birazabal@uzei.eus posta elektronikoko helbidera. Berrespen-mezua jasoko duzu behin ordainketa egiaztatuz gero.

Ordainketa egiteko unean, kontzeptu hau adierazi behar duzu:

Summit2018 + Kuota mota + Parte-hartzailearen izen-abizenak.

(Adibidez: 70 EUR. Kontzeptua: Summit2018 + EAFTko kidea + Afaria + Izen abizenak)

 

Afarira gailurrera joango ez den norbait ekarri nahi izanez gero, dagokion ordainketa egin beharko duzu, eta horren berri eman beharko diezu antolatzaileei (birazabal@uzei.eus).

 

Ordainketa

Kasuan kasuko zenbateko osoa banku-transferentzia bidez ordaindu beharko zenuke.

Titularra: Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxea, UZEI

Banku-erakundea: «Laboral Kutxa»

IBAN: ES21 3035 0092 53 0920023585

BIC : CLPEES2MXXX

 

Izena emateko kuotak

Gailurra: 70 €

Kuota beheratuak:

  • EAFTko kidea: 40 €
  • Ikaslea: 30 €
  • Hizlari gonbidatua: doan

Afaria: 30 €