UZEI | #EAFTsummit2018 nazioarteko terminologia-gailurrean izena emateko epea zabaldu dugu
Hiztegigintzan eta hizkuntza-teknologietan aitzindariak gara. Lexiko orokorra eta espezializatua lantzen ditugu, baita itzulpengintza aurreratua ere.
sinonimo sinonimoak uzei euskalterm hobelex zuzentzaile zuzentzailea lexiko lexikoa corpus terminologia terminología diccionario vasco dictionary dictionnaire basque hiztegi hiztegia hiztegiak hiztegigintza euskara hnp lnp nlp sinónimos corrector euskera
4230406
post-template-default,single,single-post,postid-4230406,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed

Blog

#EAFTsummit2018 nazioarteko terminologia-gailurrean izena emateko epea zabaldu dugu

Zuen eskaerak aintzat hartu ditugu

Terminologiako Europako Elkartearen (EAFTren) 2018ko terminologia-gailurrean izena emateko aukera galdu bazenuen baina bertara joan nahi baduzu, aukera duzu oraindik. Izan ere, izena emateko epea luzatu dugu, jasotako eskaeren ondorioz. 2018ko urriaren 15era atzeratu dugu izena emateko azken eguna, baina bizkor ibiltzea gomendatzen dugu, plazak mugatuak baitira.

 

Ekitaldi saihetsezina terminologiaren esparruan

EAFTren terminologia-gailurrean terminologiaren arloan lan egiten duten organismo eta erakundeak biltzen dira, Europar Batasunaren markoan terminologiaren eta eleaniztasunaren aldeko plataforma bat finkatzeko helburuarekin. Bi urtez behin egiten da gailurra, eta 2018an azaroaren 22an eta 23an izango da, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian, EAFTk UZEIren lankidetzarekin antolatuta. Gailurrak sei aurkezpen-saio hartuko ditu barnean, baita hiru poster-saio eta lotutako zenbait ekitaldi ere (Nazioarteko Terminologia Sariak eta EAFT ren Batzar Nagusia, besteak beste).

 

3M4Q: kalitatea, aurtengo gailurraren bihotzean

Aurkezpen-saioek eta poster-saioek terminologiaren esparruko mundu-mailako praktika onen eta proiektu zein ekimen interesgarrien berri emango dute. Aurtengo gailurraren gaiarekin erlazionatutakoak izango dira horiek guztiak: “3M4Q: Making, Managing, Measuring Terminology. In the pursuit of Quality”.

Terminologia-lanean, beste hainbat lan-jardueratan bezala, berebiziko garrantzia du kalitatea bermatzeak. Terminologia-lanaren plangintza ona eta metodologia egokia funtsezkoak dira ikuspegi horretatik, baita terminologoen trebakuntza ona ere. Alderdi horiek guztiak optimizatzeko moduak hizpide izango dira gailurrean.

Bestalde, garrantzia handia du, halaber, terminologia eraginkortasunez zabaltzeak, terminologoen lana erabiltzaileengana irits dadin. Eta, aurrez adierazitakoarekin hertsiki lotuta, azpimarragarria da, era berean, funtsezkoa dela erabiltzaileek terminologiaren garrantziaren kontzientzia izatea. Gailurrean terminologiaren zabalkuntzaren esparruko praktika onak aurkeztuko dira, eta esparru berezituetako terminologiaren ezarpena sustatzeko ideia baliotsuak bilatuko dira.

Azkenik, ezin da ahaztu terminologia-lanaren emaitzak zein puntutaraino arrakasta izan duen neurtzeak duen garrantzia: terminometriak ematen duen informazioa oso baliagarria da etorkizuneko terminologia-lana erabiltzaileei egokitu ahal izateko. Horregatik, gai hori ere hizpide izango da gailurrean.






No Comment

Post A Comment

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies