UZEI | euLEX
Hiztegigintzan eta hizkuntza-teknologietan aitzindariak gara. Lexiko orokorra eta espezializatua lantzen ditugu, baita itzulpengintza aurreratua ere.
sinonimo sinonimoak uzei euskalterm hobelex zuzentzaile zuzentzailea lexiko lexikoa corpus terminologia terminología diccionario vasco dictionary dictionnaire basque hiztegi hiztegia hiztegiak hiztegigintza euskara hnp lnp nlp sinónimos corrector euskera
540
page-template-default,page,page-id-540,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed
title

euLEX

Euskararen datu-base lexikala

Euskararen datu-base lexikala da euLEX, UZEIk euskararen tratamendu automatikorako sortu duen oinarrizko hizkuntza-baliabidea. Zalantzarik gabe esan daiteke euLEX dela euskarazko lexikoi osatuena eta eguneratuena. Eta hori funtsezko faktorea da UZEIk oinarri horretan garatu dituen gainerako tresnen baliagarritasuna bermatzeko.

UZEIk euskararentzat sortu dituen HNP tresna eta produktu guztiek (analizatzaileak, lematizatzaileak, zuzentzaileak, bilatzaileak, terminoak erauzteko tresnak, gai-sailkatzaileak…) lan egiteko atzean behar duten hiztegi etiketatua da euLEX, lexiko arrunta eta berezia biltzen dituena.

eulex

Informazio lexikoa, morfosintaktikoa eta oinarrizko semantikoa biltzen duten 154.000 sarrera inguru ditu, eta etengabe eguneratzen da Euskaltzaindiak eta Terminologia Batzordeak arauak eta irizpideak argitaratzearekin batera. Hizkuntza-agintaritza hauetatik egiten diren gomendio edo hobespenak ere biltzen ditu, horretarako forma jatorrez gain, desegokiak edo hain ez egokiak direnak ere jasoz eta erabilera egokira bideratuz.

Baina, horrez gain, egunero erabiltzen diren eta oraindik hizkuntza-agintaritzek jaso gabeko hitzak ere biltzen ditu, izen bereziak kasurik gehienetan, munduko berriek etengabe egunean egotera behartzen gaituzte-eta.

Kutxak diruz laguntzen du proiektu hau:

Kutxa

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies