UZEI | Euskararen hizkuntza-plangintza eta normalizazio terminologikoa hizpide Rabaten UZEIren eskutik, nazioarteko gailur batean
Marokoko Amazig Kulturaren Errege Institutuak (Institut Royal de la Culture Amazighe, IRCAM) hizkuntza gutxituen normalizazio terminologikoari buruzko nazioarteko gailur bat antolatu zuen Rabaten, 2017ko abenduaren 14an eta 15ean (“La terminologie dans les langues peu dotées: élaboration, méthodologie et retombées”).
Rabat, terminology symposium, terminologie, Basque, amazig, IRCAM, amazighe, UZEI, Begoña Arrate, Bego Arrate, euskara
3812060
post-template-default,single,single-post,postid-3812060,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed
title

Euskararen hizkuntza-plangintza eta normalizazio terminologikoa hizpide Rabaten UZEIren eskutik, nazioarteko biltzar batean

Marokoko Amazig Kulturaren Errege Institutuak (Institut Royal de la Culture Amazighe, IRCAM)  hizkuntza gutxituen normalizazio terminologikoari buruzko nazioarteko biltzar bat antolatu zuen Rabaten, 2017ko abenduaren 14an eta 15ean (“La terminologie dans les langues peu dotées: élaboration, méthodologie et retombées”).

UZEI hitzaldi bat ematera gonbidatu zuten bertako antolatzaileek, euskararen hizkuntza-plangintzaren eta normalizazio terminologikoaren berri izateko interesa baitzuten. Izan ere, amazig hizkuntza normalizazio-bidean dago oraindik. Hori dela-eta, biltzarrean beste hizkuntza batzuetako esperientzia eredugarrien berri eman zedin nahi zuten antolatzaileek, amazig hizkuntzaren inguruko ikerketak aurkezteaz eta hizkuntza horren inguruan lanean ari diren agenteen topagune izateaz gain. Ondorioz, katalanaren, okzitanieraren eta sardinieraren hizkuntza-plangintzak eta normalizazio terminologikoak izandako ibilbidearen berri izateko aukera ere izan zuten biltzarrera bertaratutakoek.

UZEIri zegokion hitzaldia, “A Diachronic Perspective of the Terminological Normalization and Planning in Basque Language” izenburua zuena, gure lankide Bego Arratek eman zuen.

No Comment

Post A Comment

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies