UZEI | Ohiko galderak
Hiztegigintzan eta hizkuntza-teknologietan aitzindariak gara. Lexiko orokorra eta espezializatua lantzen ditugu, baita itzulpengintza aurreratua ere.
sinonimo sinonimoak uzei euskalterm hobelex zuzentzaile zuzentzailea lexiko lexikoa corpus terminologia terminología diccionario vasco dictionary dictionnaire basque hiztegi hiztegia hiztegiak hiztegigintza euskara hnp lnp nlp sinónimos corrector euskera
422852
page-template-default,page,page-id-422852,page-child,parent-pageid-222563,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed
title
  • Egin dut klik Hobelex instalatzeko ikonoan, baina ez dut Hobelex nire ordenagailuan ikusten. Zer egin behar dut?  (MS OFFICE)
    Hobelex instalatzeko estekan klik eginez gero, zure ordenagailuan fitxategi bat deskargatuko da (normalean “Deskargak” izeneko karpetan gordeko da). Fitxategi horrek horrelako izen bat du: hobelex_installN.exe. Aurkitu fitxategia zure ordenagailuan, eta ireki fitxategia exekutatzeko. Irekitakoan jarraitu menuari eta Hobelex instalatuta geratuko da.

 

  • Exekutatu dut Hobelex instalatzeko fitxategia, baina ez da instalatu. (MS OFFICE)
    Hobelex behar bezala instalatzeko, Word, Outlook, Excel eta gainerako Microsoft Office-ko programa guztiek itxita egon behar dute. Egiaztatu itxita daudela, eta exekutatu berriro (Hobelex desinstalatu gabe) instalatzailearen fitxategia.

 

  • Hobelex instalatu zait, baina gorriz bakarrik markatzen dizkit akatsak. Berdez (edo urdinez) ez dit ezer markatzen. (MS OFFICE)
    Hobelexen lexiko-hobespenek (berdez edo urdinez markatutakoek) gramatika-aukerekin lan egiten dute. Egiaztatu Word-eko aukeretan “Markatu gramatika-erroreak idatzi ahala” hautatuta dagoela (Word > Fitxategia > Aukerak > Berrikusi atalean dago aukera hori).
    Bestalde, lexiko-hobespen hauek (adib. letxuga hobe uraza) bistaratu ahal izateko lerro osoa irakurri behar du Hobelexek, eta, beraz, ez du proposamenik egingo esaldian lerro-jauzi bat  sartu arte.

 

  • Hobelex instalatuta daukat eta bertsio berriarekin eguneratu nahi dut. Zer egin behar dut?
    Bertsio berria instalatzeko, ez desinstalatu aurrekoa: deskargatu instalatzailearen azken bertsioa, eta ireki deskargatutako fitxategia instalatzeko. Horrek automatikoki eguneratuko du Hobelex.

 

  • Hobelex instalatu dut baina Word edo Writer irekitzean ez dut ezer berririk ikusten. Normala da?
    Hobelex plugin bat denez, normala da Word edo Writer irekitzean ezer berezirik ez ikustea: ez duzu ikonorik, botoirik edo bestelakorik ikusiko. Edozein zuzentzaile ortografikok bezala funtzionatzen du: hitzak oker idatzi ahala azpimarratzen ditu, baina zuzen idatziz gero Hobelex ez da “nabaritzen”.
    MS Word-en, Kontrol-panela>Programak eta eginbideak atalean agertzen den zerrendan ikusiko duzu Hobelex instalatuta dagoela. (zerrendan ez bada agertzen, ez dago instalatuta)
    LibreOffice Writer-en, Tresnak>Hedapenen kudeatzailea atalean agertzen den zerrendan ikusiko duzu Hobelex instalatuta dagoela. (zerrendan ez bada agertzen, ez dago instalatuta)

 

  • Trados Workbench (ordenagailuz lagundutako itzulpenak egiteko tresna) erabiltzen dut. Erabil dezaket Hobelex tresna horretan? (MS OFFICE)
    Bai. Trados Workbench erabiltzean Microsoften zuzentzailea aukeratuz gero, Hobelexen zuzentzaile ortografikoa baliatu ahal izango duzu, hura instalatua baduzu.

 

  • Bestelako arazo edo zailtasun bat dut.
    Bete inprimaki hau horren berri emateko, eta lehenbailehen saiatuko gara arazoa edo zailtasuna konpontzen. Eskerrik asko.

 

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra