UZEI | Koloka
Hiztegigintzan eta hizkuntza-teknologietan aitzindariak gara. Lexiko orokorra eta espezializatua lantzen ditugu, baita itzulpengintza aurreratua ere.
sinonimo sinonimoak uzei euskalterm hobelex zuzentzaile zuzentzailea lexiko lexikoa corpus terminologia terminología diccionario vasco dictionary dictionnaire basque hiztegi hiztegia hiztegiak hiztegigintza euskara hnp lnp nlp sinónimos corrector euskera
523
page-template-default,page,page-id-523,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed
title

Koloka

Euskaraz eta gaztelaniaz hitz anitzeko unitateak, hau da, kolokazioak automatikoki detektatzen eta erauzten ditu UZEIk sortutako baliabide honek.

Koloka baliabideak metodo linguistikoak erabiltzen ditu (hitz-kategorien hurrenkera edo konbinazio posibleen txantiloiak ditu eratuta, eta eredu edo txantiloi horiek betetzen dituzten konbinazioak hautematen ditu), eta metodo estatistikoekin konbinatuz identifikatzen ditu hitz anitzeko terminoak. Horrela, testu-masa handiak modu eraginkorrean prozesatzen ditu.

Garrantzi handikoa da, bereziki euskararentzat, hitz bat baino gehiagoz osatutako unitateen erauzle automatikoa izatea, esaldiko hitz-ordenaren barnean konbinazio ugari izan baititzake hitz anitzeko unitate batek. Hori dela-eta, terminologian esaterako, terminologoarentzat ez da askotan erraza horrelako termino-hautagai guztiak sistematikoki detektatzea bere lanerako darabilen corpusean.

Koloka erabiltzen du, besteak beste, TermiGai termino-hautagaien erauzle automatikoak.

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies