UZEI | #LarretikNoranahi: Euskara noranahi eramaten lagundu zuten euskaltzaleak omentzeko ekitaldia.
Euskara noranahi eramaten lagundu zuten euskaltzaleak omentzeko ekitaldia.
euskara, omenaldia,
3504286
post-template-default,single,single-post,postid-3504286,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed
title

#LarretikNoranahi: euskara noranahi eramaten lagundu zutenei omenaldia

Euskarari bide egitea, hori izan da UZEIren asmoa eta egitekoa sortu zenetik bertatik. Ahalegin horretan saiatzen gara egunez egun, gure aurrekoak saiatu ziren bezala; eta saiatze horretan 40 urte beteko ditugu laster.

Urteurrena ospatzeko hainbat jarduera antolatuko ditugu datozen hilabeteetan eta, horien artean, lehena, datorren azaroaren 27an egingo dugun omenaldi-ekitaldia izango da: euskara noranahi eramaten lagundu zuten euskaltzaleak gogoratuko ditugu esker onez eta maitasun osoz prestatu dugun ekitaldi xume batean.

Bertan ikusiko da lehen aldiz berariaz ekitaldi honetarako UZEIk ekoitzi duen #LarretikNoranahi izeneko dokumentala, lehen hiztegi teknikoak egiten aritu ziren hainbat lankideren lekukotasunak biltzen dituena.

Dokumentala ikustearekin batera solasaldi labur bat egingo da, hizlari hauekin:

:: Joseba Intxausti, UZEIko lehen zuzendaria.
:: Jon Etxabe, UZEIko lehendakaria.
:: Nekane San Miguel, epailea eta UZEIko lankidea.
:: Lorea Agirre, Jakineko zuzendaria.

Ondoren ahogozagarri bat eskainiko da Kaxilda liburu-dendan (Arroka kalea, 2. Donostia).

NON: KM kulturunea, Urdaneta, 9.
NOIZ: Azaroak 27, astelehena.
ORDUA: 18:30

Ekitaldia behar bezala antolatzeko, etortzekoa zaren lehenbailehen jakinaraztea eskertuko genizuke inprimaki hau betez.

No Comment

Post A Comment

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies