UZEI | Lege-oharra
Hiztegigintzan eta hizkuntza-teknologietan aitzindariak gara. Lexiko orokorra eta espezializatua lantzen ditugu, baita itzulpengintza aurreratua ere.
sinonimo sinonimoak uzei euskalterm hobelex zuzentzaile zuzentzailea lexiko lexikoa corpus terminologia terminología diccionario vasco dictionary dictionnaire basque hiztegi hiztegia hiztegiak hiztegigintza euskara hnp lnp nlp sinónimos corrector euskera
4035382
page-template-default,page,page-id-4035382,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed

Lege-oharra

Pribatutasun Politika

 

Datuen arduraduna

Izena: UNIBERTSITATE ZERBITZUETARAKO EUSKAL IKASTETXEA-UZEI

Helbidea: Aldapeta, 20. 20009 DONOSTIA

IFK: G20058723

Helbide elektronikoa: uzei@uzei.eus

 

UZEIk, web honen arduradun izaki, bere gain hartzen du konpromisoa erabiltzaile, bazkide eta bezeroen informazioa berme osoekin tratatzeko eta datu pertsonalen bilketa eta erabilera arautzen dituzten Estatuko eta Europako betekizunak betetzeko.

Webgune honek, beraz, zorrotz betetzen ditu Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (DBLO) eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, DBLO garatzeko Erregelamendu gisa ezagutzen dena. Halaber, betetzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (DBEO), bai eta uztailaren 11ko 34/2002 Legea, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzkoa (LSSICE edo LSSI, gaztelaniaz).

 

Erabilera-baldintza orokorrak

Baldintza Orokor hauek arautzen dituzte Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxearen (UZEI, aurrerantzean) webgunea osatzen duten web-orrien erabilera, bertan eskura jarritako edukiak eta zerbitzuak barne. Webgune honetan sartzeak berekin dakar une bakoitzean indarrean dauden Baldintza Orokorrak onartzea.

 

Datuen bilketa, helburua eta tratamendua

Datu pertsonalak bilduz gero, helburu eta baldintza hauekin egingo da:

  • Eskatutako zerbitzuak emateko benetan beharrezkoa den informazio pertsonala eskatzen da bakarrik.
  • Informazio pertsonala ez da inorekin partekatzen, eskatutako lana egiteko edo legea betetzeko ezpada.
  • Datu pertsonalak ez dira inoiz erabiltzen pribatutasun-politika honetan adierazitakoaz bestelakoa den helburu batekin.
  • UZEIk tratatzen dituen datu pertsonalak eskuratzeko bideak:
  • Tarifa/Zerbitzuak eskatzeko formularioa
  • Hornitzaileak erregistratzeko formularioa
  • Bazkideak erregistratzeko formularioa
  • Lankidetzan aritzen direnak erregistratzeko formularioa

Posta elektronikoz, webguneko formulario bidez, gune pribatuen bidez edo webgune honetan dagoen beste edozein bitartekoren bidez UZEIri ematen zaizkion datu pertsonalak UZEIren titulartasunpean dauden fitxategietan jasoko dira; UZEI izango da tratamenduaren arduraduna. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, zurekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuak kudeatzeko, merkataritza-harremanetarako, eta bere jarduerari legez dagozkion eginkizun guztiak egiteko erabiliko dira, bai eta harpidetutako buletinak eta albisteak bidaltzeko eta etorkizunean zuretzat interesgarriak izan litezkeen komunikazioak bidaltzeko ere.

UZEIk ez du saltzen, ez alokatzen edo hirugarren pertsonen esku uzten erabiltzailea identifikatzeko moduko datu pertsonalik, ez orain, ez etorkizunean ere. Beste profesional batzuekin lankidetzan arituz gero, adostasuna eskatuko zaie erabiltzaileei, eta lankidetzan aritu denaren identitatea eta lankidetzaren helburuaren berri emango da. Segurtasun-estandar zorrotzenak betez egingo da beti.

 

Adostasuna da zure datuak tratatzeko lege-oinarria.
Webgune honen bidez harremanetan jartzeko edo iruzkinak egiteko, pribatutasun-politika hau onartu beharko da beti.

Merkataritza-, bazkide- edo lankide-harremanak dirauen bitartean gordeko dira datuak, edota interesdunak datu horiek ezabatzeko eskatu arte.

Jarduera garatzeko behar-beharrezkoak diren zerbitzuak eskaintzeko, UZEIk datuak partekatzen ditu zerbitzu-emaile hauekin kasuan kasuko pribatutasun-baldintzetan:

Google Analytics: Google Inc. konpainiak eskaintzen duen web-zerbitzu analitikoa da. Delawareko konpainia horren bulego nagusiaren helbidea: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (California), CA 94043, Estatu Batuak (“Google”). Google Analytics-ek “cookie”ak erabiltzen ditu, erabiltzaileek webgunea nola erabiltzen duten aztertzen laguntzeko UZEIri. Googlek zuzenean transmititu eta Estatu Batuetako zerbitzarietan artxibatuko du cookiek erabilerari buruz sortzen duten informazioa (zure IP helbidea barne).
Aholkularitza/Gestoria: ATE ASESORES DE GESTIÓN. EBn du egoitza. Datuak trata ditzake UZEIri aholkularitza/gestoria-zerbitzuak emateko.
Web plataforma: WordPress. AEBn du egoitza. Datuak tratatzen ditu UZEIri web-plataformako zerbitzuak emateko.

Interesdunen eskubideak

Zure datuak ematen dizkiguzunean eskubide hauek dituzu:

  • Interesdunari buruzko datu pertsonalak eskuratzeko eskatzekoa.
  • Datu horiek zuzendu edo kentzekoa.
  • Zure tratamendua murriztea eskatzekoa.
  • Tratamenduari aurka egitekoa.
  • Datuen eramangarritasuna eskatzekoa.

Horretarako, bidali idazki bat tratamenduaren arduradunari (UZEI) helbide honetara: Aldapeta 20, 20009 Donostia/San Sebastián, (Gipuzkoa). Edo, bestela, idatzi helbide elektroniko honetara: birazabal@uzei.eus.

Eskaerarekin batera, eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen dokumentuaren (NAN) kopia bidali beharko da.

Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Errebokatze horrek ez du inoiz ere atzeraeraginik izango.

Segurtasun-neurriak

Datuen  segurtasunari eta sekretuari dagokionez, UZEIk konpromisoa hartzen du erabiltzaileen datuak (pertsonalak barne) erabili eta tratatzerakoan haien konfidentzialtasuna errespetatzeko eta haren helburuarekin bat erabiltzeko, bai eta haiek gorde eta beharrezkoak diren neurri guztiak hartzeko duen betebeharra betetzeko ere datu horiek aldatu, galdu, baimenik gabe tratatu edo haietara sartzea saihesteko, datu-babesaren arloan indarrean dagoen araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

UZEIk ezin du bermatu Interneteko sarea erabat erasoezina izatea eta, beraz, hirugarrenek datuak urratzea haietara iruzurra eginez sartuz.

Tratamenduaren konfidentzialtasunari dagokionez, ziurtatuko da bezeroaren datuak tratatzeko UZEIk baimentzen duen pertsona orok dagokion konfidentzialtasun-betebeharra beteko duela (lege nahiz kontratu bidezko betebeharra).

Segurtasun-gorabeheraren bat gertatzen denean, UZEIk interesdunari segurtasun-gorabehera horrekin lotutako kasuan kasuko informazio guztia jakinaraziko dio.

 

Pribatutasun-politikaren aldaketak

UZEIk beretzat gordetzen du politika hau aldatzeko eskubidea, etorkizunean legeetan edo jurisprudentzian gerta daitezkeen aldaketetara edo industriako praktiketara egokitzeko. Kasu horietan, UZEIk orri honetan iragarriko ditu sartutako aldaketak, arrazoizko aurrerapenarekin, haiek abian jarri aurretik.

 

Mezu komertzialak

LSSICE legearekin bat etorriz, UZEIk ez du SPAMik egiten, eta, hortaz, ez du bidaltzen erabiltzaileak aldez aurretik eskatu edo baimendu ez duen mezu komertzialik.

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean ezarritakoari jarraikiz, UZEIk konpromisoa hartzen du behar bezala identifikatu gabeko komunikazio komertzialik ez bidaltzeko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies