UZEI | LEX2
Hiztegigintzan eta hizkuntza-teknologietan aitzindariak gara. Lexiko orokorra eta espezializatua lantzen ditugu, baita itzulpengintza aurreratua ere.
sinonimo sinonimoak uzei euskalterm hobelex zuzentzaile zuzentzailea lexiko lexikoa corpus terminologia terminología diccionario vasco dictionary dictionnaire basque hiztegi hiztegia hiztegiak hiztegigintza euskara hnp lnp nlp sinónimos corrector euskera
566
page-template-default,page,page-id-566,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed
title

LEX2

Termino-pareen detekzio automatikoa

Hiztegigintza erdiautomatikorako tresna da Lex2 aplikazioa. Corpus paraleloetatik (adibidez, itzulpen-memorietatik) abiatuz, euskara eta gaztelaniazko ordainen termino-pareak automatikoki detektatzen eta erauzten ditu; hots, lexiko elebidunak eratzen ditu.

Emaitza hori lortzeko, metodo linguistiko eta estatistikoez baliatzen da: hizkuntza bakoitzeko testuan termino-hautagaiak identifikatzen ditu, eta, maiztasunaren eta bestelako informazio estatistikoan oinarrituta, hizkuntza bakoitzeko termino-hautagaien arteko lotura posibleak bilatzen ditu. Lotura horiek sendoak izateko probabilitatea handia denean, termino-hautagaiak lerrokatzen ditu, eta lexiko elebiduna osatzen du Lex2k.

Beraz, bilaketa-prozesua ez da iTXEK egiaztatzaileak erabiltzen duena bezalakoa, Lex2k ez dituenez bilatzen sorburu-hizkuntzako terminoak xede-hizkuntzan izan ditzakeen ordainak. Izan ere, Lex2ren helburu behinena ez baita terminologiaren erabilera zuzena edo okerra egiaztatzea.

Aitzitik, Lex2k termino-hautagaiak era independentean bilatzen eta erauzten ditu hizkuntza bakoitzean, eta urrats bat gehiago eginez, paralelotasun estatistikoak bilatzen ditu hautagaien arteko erlazioa detektatzeko. Horrela, testu-bilduma handietan erabiltzen diren terminoekin lexiko elebidunak automatikoki erauzten ditu.

LEX2

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies