UZEI | Munduan zehar ibiltzeko dirua ere, euskaraz
Munduko diru-unitateen euskal izenak gehitu ditu UZEIk Mundu Mapa Digitalean
dirua, moneta, euskara, Euskaltzaindia, UZEI, mundu-mapa, mapa, digitala
3642283
post-template-default,single,single-post,postid-3642283,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed
title

Munduan zehar ibiltzeko dirua ere, euskaraz

2018-01-17an argitaratua

Munduko diru-unitateen euskal izenak gehitu ditugu Mundu-mapa digitalean

 

«Loti»ak ez dira bakarrik lo asko egiten dutenak, eta «lats» guztiak ez dira ur-laster txikiak, baina agian hori lehendik ere jakingo zenuen, adibidez, bidaiatzea gustuko baduzu. Izan ere, Lesothora joanez gero, lotiak beharko dituzu edozer erosteko, eta Letonian, aldiz, latsak.

Bai, diruak izen ugari hartzen du herrialdez herrialde, eta seguruenik izen horietako batzuk ez dira oso ezagunak gutako gehienontzat.

«Kina», «birr», «lari», «lek»… eta beharbada askoz arruntagoak izango zaizkigun «euro», «libera esterlina», «errublo errusiar» eta beste hainbat diru-unitateren izenekin osatu berri dugu Mundu-mapa digitala .

Jakingo duzunez, Google Maps zerbitzua erabiliz UZEIk sarean jarritako mapa hori ez da berria. Baina orain arteko bertsioan herrialdeen euskarazko izenak, haien hiriburuenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialen izenak, etab. kontsulta bazitezkeen, aurrerantzean, gainera, herrialde bakoitzean gaur egun ofiziala den diru-unitatearen euskarazko izena ere bilatu ahal izango da.

Guztira, 146 diru-unitate desberdin gehitu dizkiogu Mundu-mapa digitalari. Eta, nahasteko aukerarik ez emateko, izen horiek guztiak mugagabean utzi ditugu; alegia, Laosko diru-unitatea «kip» da, (ez «kipa»), eta Papua Ginea Berrikoa, aldiz, «kina» (-a eta guzti).

Erabiltzaileok esku-eskura duzue, beraz, munduan zehar euskaraz ibiltzeko mapa digitala; orain, osatuxeagoa. Bidaia on!






No Comment

Post A Comment

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies