UZEI | Lan-jarduera
Hiztegigintzan eta hizkuntza-teknologietan aitzindariak gara. Lexiko orokorra eta espezializatua lantzen ditugu, baita itzulpengintza aurreratua ere.
sinonimo sinonimoak uzei euskalterm hobelex zuzentzaile zuzentzailea lexiko lexikoa corpus terminologia terminología diccionario vasco dictionary dictionnaire basque hiztegi hiztegia hiztegiak hiztegigintza euskara hnp lnp nlp sinónimos corrector euskera
298
page-template-default,page,page-id-298,page-child,parent-pageid-85,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed
title

Lan-jarduera

Lexiko orokorraren arloan, UZEIk urteak daramatza Euskaltzaindiarekin elkarlanean, eta funtsezko lankidea da erakunde horren hainbat proiektutan. Egiteko nagusia Euskaltzaindiko Hiztegi Batua  da. Izan ere, UZEIk baitu Hiztegi Batuaren lantaldearen ardura.

Bestalde, eusten dio corpusgintzan hasitako lanari ere (XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa osatu zuen UZEIk Euskaltzaindiaren eskariz, eta Lexikoaren Behatokian dihardu gaur egun, beste erakunde batzuekin batera eta betiere Euskaltzaindiaren gidaritzapean).

Bestelako proiektuak ere egin dira arlo honetan, denen artean esanguratsuena UZEIren HNPko euskarazko tresna guztien oinarri den euLEX lexikoia.

Lexiko espezializatuaren arloan, aitzindaria izan da UZEI Euskal Herrian terminologia-lanetan. EUSKALTERM Terminologia Bankuaren sortzailea izan zen, eta datu-banku hori euskal terminologiako banku publiko bihurtu zenetik, bera elikatzeko eta mantentzeko ardura du. Halaber, nazioarteko hainbat terminologia-lanetan parte hartu du beste terminologia-erakunde batzuekin elkarlanean.

Gaur egun erakunde gisa Terminologia Batzordeko partaidea da UZEI, Euskararen Aholku Batzordearen baitan. Eta UZEIren ardura izan zen terminologia-lanean eta normalizazioan erabiltzen diren dokumentu nagusien prestalana: Terminologia-lanaren metodologiako eskuliburuaTerminologia-lanerako irizpideak , eta abar.

UZEIko itzultzaile-taldeak urtetako esperientzia eta frogatutako prestakuntza ditu, baina eskaintzen dugun zerbitzua ez litzateke gorena izango gure beste jardueretan oinarrituko ez balitz; hau da, hiztegigintzan eta hizkuntza-teknologian.

Itzulpen eraginkorrak egiteko, itzulpen-memorien erabileran  oinarritzen dugu gure lana. Eta teknologia propioa garatu dugu itzulpen-memorien kudeaketa aurreratua egiteko eta haien kalitatea zaintzeko (ikus I+G+b: Itzulpenak eta itzulpen-memoriak).

2013an, UZEIk Itzulpen Memorien Banku Publikoa garatu zuen Eusko Jaurlaritzarentzat.

UZEIren lan-ildo nagusietako bat hizkuntza-teknologiaren esparruko ikerketa da, gaur egun. Ikerketa horren emaitza gisa, hainbat baliabide eta tresna lagungarri garatu ditugu. Hona hemen garatutako baliabide horien arlo nagusiak:

  • Testuak ulertzeko eta editatzeko laguntzak
  • Testu-masa handien tratamendu eta kudeaketa
  • Lexikoaren kudeaketa
  • Hiztegigintza
  • Itzulpengintza eta itzulpen-memorien kudeaketa

Tresna eta baliabide hauen ezaugarriak ezagutzeko, ikus I+G+b atala

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies