1. HASIERA
  2. BALIABIDEAK
  3. Sinonimoen Hiztegia Online

Online kontsulta

UZEIren Sinonimoen Hiztegia lexikoa aberasteko laguntza da: osatzeko eta testuinguru bakoitzak eskatzen duen hitz egokia hautatzen laguntzeko.

Hitz batek adiera zehatz batean dituen sinonimoak ikus ditzakegu, edo euskalki zehatz batean, edo erregistro maila batean zein bestean. Erabiltzaileak erabakiko du hautatzen duen sinonimoa bere beharretara ondo egokitzen den ala ez: ez baita gauza bera bizkaierako kutsua eman nahi izatea, edo lapurterakoa. “Emakumea” emaztekia izango da lapurtera/behe-nafarreraz, eta andrazko edo andrakume bizkaieraz, esaterako. Edo, ez baita berdin maila jasoa edo behekoa. “Pertsona elezuria, itxuratia”  azalutsa dela esango dugu maila jasoan, eta faltsua behe-mailakoan.

Ez da hiztegi arrunta, ez daude hiztegi arruntek dituzten sarrera guztiak, sinonimoa dutenak baizik. Eta gauza bera gertatzen da adierekin ere, sinonimoa duten adierak bakarrik azalduko dira bertan. Horrela, 26.098 sarrera sinonimodun ditu hiztegiak, 31.268 adiera guztira.

Etengabe eguneratzen da: ez dago bertsio berrien zain egon beharrik, egunero gaurkotzen baita datu-baseko informazioa.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren menpeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesa jaso zuen UZEIk 2019an Sinonimoen Hiztegia funtzionalitate berriz hornitzeko.

2022az geroztik, UZEIren Sinonimoen Hiztegia eskaintzen da Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile neuronalaren Itzuli+ tresna-barran.

Ausazko hitza
desolatu ad.
    [suntsitu] : alferrik galdu, apurtu, arraskatu, birrin-birrin egin, desegin, errautsi, hauts bihurtu, hauts egin, hondatu, porrokatu, suntsitu, trimin-trimin egin, triskatu, triskilatu, zatitu, zehatu, zirpildu, andeatu Ipar., arrabaskatu Ipar., aurritu Ipar., barreiatu Ipar., deboilatu Ipar., funditu Ipar., gaizkitu Ipar., mamikatu Ipar., partekatu Ipar., porroskatu Ipar., sakailatu Ipar., xehakatu Ipar., xehatu Ipar., zatikatu Ipar., zirtzikatu Ipar., banatu Bizk., birrindu Bizk., laskitu Bizk., lorrindu Bizk., trimindu Bizk., zuzitu Bizk., abarrikatu Naf., izorratu beh., galetsi jas., abarrakitu g.e., atarratu g.e., triska egin g.e., arrasatu zah., arrazatu zah., destruitu zah., narriatu zah., puskakatu Ipar. g.e., bilakatu Ipar. zah., partaiatu Ipar. zah.
    [atsekabetu] : atsekabetu, nahigabetu, dolutu Ipar., lazeriatu Ipar., nahigabeztatu Ipar., ondikatu Ipar., penatu beh., bihozmindu g.e., tamaldu g.e., atsekabe egin zah., desplazer egin zah., aflijitu Ipar. zah., atsekabeztatu Ipar. zah., damuztatu Ipar. zah., doloratu Ipar. zah.