UZEI | Zer berri | Page 4 of 7 | UZEI
Hiztegigintzan eta hizkuntza-teknologietan aitzindariak gara. Lexiko orokorra eta espezializatua lantzen ditugu, baita itzulpengintza aurreratua ere.
sinonimo sinonimoak uzei euskalterm hobelex zuzentzaile zuzentzailea lexiko lexikoa corpus terminologia terminología diccionario vasco dictionary dictionnaire basque hiztegi hiztegia hiztegiak hiztegigintza euskara hnp lnp nlp sinónimos corrector euskera
0
blog,paged,paged-4,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed

UZEI

Munduan zehar ibiltzeko dirua ere, euskaraz

2018-01-17an argitaratua Munduko diru-unitateen euskal izenak gehitu ditugu Mundu-mapa digitalean   «Loti»ak ez dira bakarrik lo asko egiten dutenak, eta «lats» guztiak ez dira ur-laster txikiak, baina agian hori lehendik ere jakingo zenuen, adibidez, bidaiatzea gustuko baduzu. Izan ere, Lesothora joanez gero, lotiak beharko dituzu…

Euskararen hizkuntza-plangintza eta normalizazio terminologikoa hizpide Rabaten UZEIren eskutik, nazioarteko biltzar batean

Marokoko Amazig Kulturaren Errege Institutuak (Institut Royal de la Culture Amazighe, IRCAM)  hizkuntza gutxituen normalizazio terminologikoari buruzko nazioarteko biltzar bat antolatu zuen Rabaten, 2017ko abenduaren 14an eta 15ean (“La terminologie dans les langues peu dotées: élaboration, méthodologie et retombées”). UZEI hitzaldi bat ematera gonbidatu zuten…

Aurtengoak utzi dizkigun 20 hitz (berri eta zahar)

Azken urteotan egin dugun bezala, zerrenda batean bildu ditugu aurten ere gutako askoren ahotan ibili diren hitz berri batzuk, baita, aspaldikoak izan arren, aurten hizpide izan ditugun beste batzuk ere. Ez daude guztiak, noski, baina bai guri arreta eman diguten batzuk. Amaitzear dagoen urtean bizi…

Euskara modernoa hizpide izango du Joseba Intxaustik Seguran

«Euskara berri modernoa egiten» hitzaldia emango du UZEIren sortzaile eta lehen zuzendari Joseba Intxaustik datorren abenduaren 18an, Seguran. Elorri Kultur Elkarteak, Hitz eta Irri Euskaraz Elkarri elkarteak eta Laiotz herri-eskolako guraso-elkarteak antolatu dute ekitaldia: 19:00etan izango da, Segurako Kultur Etxean. Hitzaldiaren aurretik, UZEIren 40. urteurrena…

Larretik Noranahi [dokumentala]

Laster 40 urte beteko ditu UZEI euskal terminologia- eta lexikografia-zentroak, eta urteurrena ospatzeko, lehenik eta behin, euskara teknikoa sortzen eta normalizatzen lankide izandako lagun guztiak gogoratzeko eta omentzeko ekitaldia egin zuen 2017ko azaroaren 27an, Donostiako KM Kulturunean. Jakintza-arlo bakoitzeko aditu ugarirekin lan egin du UZEIk…

UZEIk garatutako terminologia-baliabideak hizpide Bukaresten egindako terminologia-jardunaldian

Terminology & Translation: Terms of Environment/ Environment of Terms nazioarteko terminologia-jardunaldia antolatu zuen Bukaresteko Unibertsitateak azaroaren 13an eta 14an. Jardunaldiaren gaiak bi ardatza nagusi izan zituen: batetik, ingurumenaren terminologia eta, bestetik, terminoen ingurumena, hau da, ingurumenarekiko loturaz harago joanda, espezializazio-testua terminoen «ingurune» gisa, eta haren…

#LarretikNoranahi: euskara noranahi eramaten lagundu zutenei omenaldia

Euskarari bide egitea, hori izan da UZEIren asmoa eta egitekoa sortu zenetik bertatik. Ahalegin horretan saiatzen gara egunez egun, gure aurrekoak saiatu ziren bezala; eta saiatze horretan 40 urte beteko ditugu laster. Urteurrena ospatzeko hainbat jarduera antolatuko ditugu datozen hilabeteetan eta, horien artean, lehena, datorren…

Zatoz #LarretikNoranahi ekitaldira

  #LarretikNoranahi NON: KM Kulturunea. Urdaneta, 9. Donostia NOIZ: Azaroak 27, astelehena. ORDUA: 18:30 Euskara noranahi eramaten lagundu zuten euskaltzaleak omentzeko ekitaldia. Lekua mugatua denez, mesedez, eman izena inprimakia betez: horrek ekitaldia hobeto antolatzen lagunduko digu. Inprimakia betetzeko, egin klik hemen.

Euskaltzaindiaren azken arauarekin eguneratu dugu hobelex.eus

2017-04-06an argitaratua Euskaraz hobeto idazten ahalegintzen bazara, dagoeneko ezagutuko duzu Hobelex zuzentzaile eguneratua,  euskaraz zuzen eta azken arau eta gomendioen arabera idazteko ezinbesteko tresna baita. Badakizu, beste gauza askorekin gertatzen den bezala, euskarak ere bere bidea egiten du egunez egun. Forma berriak arautzen ditu Euskaltzaindiak,…

Terminologiarako Europako Elkartearen hurrengo erronkak zehazteko bileran izan da UZEI

2017-03-27an argitaratua EAFT Terminologiarako Europako Elkartearen zuzendaritza-taldeak bilera egin du martxoaren 27an Bartzelonan. UZEI EAFTren zuzendaritzako kide da 2016. urtetik, eta zuzendaritza-bileran izan da UZEIko Imanol Urbieta. EAFTk Bartzelonan egin berri duen urteko bileraren bi helburu nagusiak batzorde betearazlea formalki osatzea eta hurrengo Nazioarteko Terminologia Gailurra…

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies