UZEI | UTH
Hiztegigintzan eta hizkuntza-teknologietan aitzindariak gara. Lexiko orokorra eta espezializatua lantzen ditugu, baita itzulpengintza aurreratua ere.
sinonimo sinonimoak uzei euskalterm hobelex zuzentzaile zuzentzailea lexiko lexikoa corpus terminologia terminología diccionario vasco dictionary dictionnaire basque hiztegi hiztegia hiztegiak hiztegigintza euskara hnp lnp nlp sinónimos corrector euskera
472
page-template-default,page,page-id-472,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed
title

UTH

UZEIren hiztegi terminologikoa

Terminologia-zentro gisa, UZEIk bere sorreratik bertatik sistematikoki kontrolatu ditu hiztegiak egiterakoan hartu dituen erabaki terminologikoak.

Erabaki horien bilduma da UTH, eta HNPrako etiketatuko milaka fitxa biltzen ditu.

UZEIren terminologoentzat ezinbesteko lanabesa da, indarrean dauden arau eta gomendioei buruz etengabe eguneratutako informazioa biltzeaz gain, UZEIren Terminologia Saileko Homologazio Batzordeak azken urteotan hartu dituen erabakien informazioa ere biltzen baitu. Bilduma eguneratua eta historikoa da, beraz.

Hori dela-eta, UZEIko terminologoek hiztegigintzan egiten dituzten hautuen sendotasuna bermatzen laguntzen du UTH bildumak.

Era berean, HNPrako UZEIk garatu dituen hainbat baliabideren oinarrian dago UTH, eta haien emaitzetan hiztegigintza-irizpideekiko koherentziari eusteko ezinbesteko baliabidea da.

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies