UZEI | Zer berri
UZEI terminologia eta lexikografia zentroaren azken berriak
Zer berri
93
blog,paged,paged-4,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed
title

Zatoz #LarretikNoranahi ekitaldira

  #LarretikNoranahi NON: KM Kulturunea. Urdaneta, 9. Donostia NOIZ: Azaroak 27, astelehena. ORDUA: 18:30 Euskara noranahi eramaten lagundu zuten euskaltzaleak omentzeko ekitaldia. Lekua mugatua denez, mesedez, eman izena inprimakia betez: horrek ekitaldia hobeto antolatzen lagunduko digu. Inprimakia betetzeko, egin klik hemen.

Euskaltzaindiaren azken arauarekin eguneratu dugu hobelex.eus

2017-04-06an argitaratua Euskaraz hobeto idazten ahalegintzen bazara, dagoeneko ezagutuko duzu Hobelex zuzentzaile eguneratua,  euskaraz zuzen eta azken arau eta gomendioen arabera idazteko ezinbesteko tresna baita. Badakizu, beste gauza askorekin gertatzen den bezala, euskarak ere bere bidea egiten du egunez egun. Forma berriak arautzen ditu Euskaltzaindiak,…

Terminologiarako Europako Elkartearen hurrengo erronkak zehazteko bileran izan da UZEI

2017-03-27an argitaratua EAFT Terminologiarako Europako Elkartearen zuzendaritza-taldeak bilera egin du martxoaren 27an Bartzelonan. UZEI EAFTren zuzendaritzako kide da 2016. urtetik, eta zuzendaritza-bileran izan da UZEIko Imanol Urbieta. EAFTk Bartzelonan egin berri duen urteko bileraren bi helburu nagusiak batzorde betearazlea formalki osatzea eta hurrengo Nazioarteko Terminologia Gailurra…

Meteorologiari buruzko euskarazko terminologia eguneratua Euskalmeten eta UZEIren eskutik

2017-03-23an argitaratua Euskalterm Terminologia Banku Publikoan kontsultagai egon da azken urteotan UZEIren Meteorologia Hiztegia. Hiztegi hori goitik behera berrikusi eta eguneratu berri du Euskalmeteko eta UZEIko adituek eratutako lantaldeak, eta emaitza www.euskadi.eus/euskalterm helbidean kontsulta daiteke. Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak, Eguzkiñe Iturrioz Euskalmet –Tecnaliako…

Atzekoz Aurrera, euskarazko lehen hiztegi alderantzikatua, eguneratu eta sarean jarri du UZEIk

::  Erabiltzaileen eskariz eguneratu eta uzei.eus/atzekoz jarri du UZEIk hiztegia. ::  Ikerketarako eta bertsogintzarako tresna lagungarria da. ::  1994an argitaratu zen hiztegia agortuta egon da azken urteotan.   2017-02-21 Euskarazko lehen hiztegi alderantzikatua UZEIk Atzekoz aurrera hiztegia lehen aldiz argitaratu zuen arte euskarazko hiztegi guztiek…

Nolakoa izango da etorkizuneko terminologia?

Terminologiaren iraganari eta etorkizunari buruzko gogoeta-saioan parte hartu zuen UZEIk Terminologiarako Europako Elkartearen 2016ko gailurrean   Terminologiarako Europako Elkarteak (EAFT) 2016ko gailurra egin zuen Luxenburgon joan den azaroaren 14an eta 15ean, Europako Parlamentuaren Schuman hemiziklo historikoan, Europako Parlamentuaren Terminologia Koordinaziorako Unitatearen (TermCoord) gonbidapenari erantzunez. Terminologiarako…

Nola izendatu euskaraz Europako hizkuntzak

Gaur Hizkuntzen Europako Eguna dela-eta, Europa osatzen duten herrialdeetako hizkuntza ofizialen euskal izenen zerrenda osatu dugu. Euskaltzaindiak bere 38. arauan jasotako formak bildu ditugu hemen, eta haien espainierazko, frantsesezko eta ingelesezko ordainekin osatu ditugu. Kasuren batean, beste arau batean jasotako euskal forma ere gehitu dugu:…

Hemen da LibreOffice-rako zuzentzaile eguneratua

Berariaz euskararentzat garatutako softwarea darabilen LibreOffice-rako lehen euskal zuzentzailea aurkeztu du UZEIk.   Zergatik LibreOffice?   2014an garatu genuen HOBELEX, euskararako lehen lexiko-zuzentzailea, euskara zuzen eta eguneratuan idazteak hizkuntzaren normalizaziorako duen garrantziagatik. Baliabide mugatuak genituen horretarako, eta, ahalik eta erabiltzaile gehienengana lehenbailehen iristeko, Microsoft Office-rako…

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies