UZEI | Zer berri
UZEI terminologia eta lexikografia zentroaren azken berriak
Zer berri
93
blog,paged,paged-5,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed
title

Nola izendatu euskaraz Europako hizkuntzak

Gaur Hizkuntzen Europako Eguna dela-eta, Europa osatzen duten herrialdeetako hizkuntza ofizialen euskal izenen zerrenda osatu dugu. Euskaltzaindiak bere 38. arauan jasotako formak bildu ditugu hemen, eta haien espainierazko, frantsesezko eta ingelesezko ordainekin osatu ditugu. Kasuren batean, beste arau batean jasotako euskal forma ere gehitu dugu:…

Hemen da LibreOffice-rako zuzentzaile eguneratua

Berariaz euskararentzat garatutako softwarea darabilen LibreOffice-rako lehen euskal zuzentzailea aurkeztu du UZEIk.   Zergatik LibreOffice?   2014an garatu genuen HOBELEX, euskararako lehen lexiko-zuzentzailea, euskara zuzen eta eguneratuan idazteak hizkuntzaren normalizaziorako duen garrantziagatik. Baliabide mugatuak genituen horretarako, eta, ahalik eta erabiltzaile gehienengana lehenbailehen iristeko, Microsoft Office-rako…

Joseba Intxausti: «Agur, Jose Luis “Txillardegi”»

Gaur bete dira 4 urte Txillardegi hil zela. Aukera egokia iruditu zaigu Joseba Intxaustik 2012an idatzitako artikulua berreskuratzeko. UZEIren sortzaile izandako Txillardegi hil berri zela idatzi zuen gure lehen zuzendaria izandakoak testu hau, baina webgunea berritu genuenetik ez zegoen sarean.   Txillardegi, UZEIra egindako bisita batean.   Agur, Jose Luis “Txillardegi”…

Hiztegiak eta abar errazago aurkitzen lagunduko dizuten 9 helbide erraz

Maiz kontsultatzen ditugun baliabideek URL helbide luzeak izaten dituzte askotan. Helbide luze horien lasterbideak gordeta ez badauzkagu, gehienetan kontsulta-zerbitzu horiek eskaintzen dituzten web-orrietan nabigatzea beste aukerarik ez dugu izaten. Jakina, ez ditugu lasterbideak behar ditugun bakoitzean eskura izaten, kontsultak ordenagailu beretik egiten ez ditugulako, gailu…

Agian aurten ikasiko zenituen 16 hitz

2015-12-16an argitaratua. Urtero gertatzen den bezala, hainbat hitz berri ekarri dizkigu 2015ak ere; iaz egin genuen moduan (hemen), hitz berri horiek biltzeko saiotxoa egin dugu hemen. Jakina, den-denak ez dira berriak: batzuk lehendik ere erabilitakoak ziren, baina ahaztuak genituen aurten berriro barra-barra erabili diren arte;…

Hiztegi Batuan egon arren agian ezagutuko ez dituzun 10 hitz

Hiztun batek nekez ezagut dezake hiztegi orokorretan jasotako hitz guztien esanahia,  eta, hitz baten adiera ez dakigunean edo gogoratzen ez dugunean, ondo ezagutzen ditugun hitzekiko antzekotasuna bilatzen saiatzen gara, haren adiera asmatzeko-edo. Baina, jakina, trikimailu horrek ez du beti balio. Adibidez, norbaitek bere burua “maldatu”…

C hepatitisari buruz hitz egiteko glosarioa

Gaur Hepatitisaren Mundu Eguna dela-eta, “C Hepatitisaren glosarioa” kaleratu du UZEIk. Azkenaldian komunikabideetan zeresan handia eman du C hepatitisak. Euskaraz ere C hepatitisari eta haren tratamendu medikoei buruz hitz egiteko beharrezkoak diren oinarrizko hitzak biltzea du helburu zerrenda honek. Terminoak lau hizkuntzatan jaso dira: euskaraz,…

Farmazia-hiztegi berria, sarean

2015-06-16an argitaratua. 2017-02-07an eguneratua.   Farmazialariek beren eguneroko zereginetarako behar duten oinarrizko terminologia biltzen duen hiztegi berria aurkeztu du FEUSE Farmazialari Euskaldunen Elkarteak. Hau ez da FEUSEk argitaratzen duen lehen hiztegia. Duela urte batzuk argitaratu zuen Farmazialari Euskaldunen Elkarteak UZEIk prestatutako Farmazia Hiztegia. 3.642 sarrera,…

Euskal Herriko herrien izenen mapa digitala, sarean

Euskal Herriko probintzia guztietako herrien euskal izenak, izen ofizialak eta herritarren izenak, Euskaltzaindiak arautuak dituenak, mapa digital batean bildu ditu UZEIk, erabiltzaileek informazio hori guztia erraz  aurkitzeko moduan. Mapa berri hau arakatzeko, UZEIk bere webgunean jarri du zuzeneko esteka, Google Maps  zerbitzuko helbidera bideratzen duena:  https://www.google.com/maps/d/viewer?mid=zLytgFfIdbl4.kV1bAHb_4PuU….

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies