UZEI | Zer berri
UZEI terminologia eta lexikografia zentroaren azken berriak
Zer berri
93
blog,paged,paged-6,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed
title

UZEI, EAFT Summit 2014 terminologia-biltzarrean

Argazkia (@WordLo): UZEIko Begoña Arrate euskal terminologiak sare sozialetan duen hedapenari buruzko hitzaldia ematen.     Europar Terminologia Elkartearen (EAFT) azken EAFT Summit biltzarra 2014ko azaroaren 27an eta 28an izan zen Bartzelonan, Termcat-ek antolatuta. Sare sozialek terminologia-lanean duten eragina izan zuen hizpide biltzar honek, eta…

Hobelex, euskararako lehen lexiko-zuzentzailea

Hobelex euskararako lehen lexiko-zuzentzailea da, Microsoft Office-n erabil daitekeena; euskaraz akats ortografikorik gabe eta, gainera, lexiko zuzen eta eguneratuarekin idazten laguntzen duen tresna. Euskaltzaindiaren arauak eta Eusko Jaurlaritzako Terminologia Batzordearen erabakiak eta irizpideak dira Hobelexen zuzenketa-proposamenen oinarri nagusiak.   Euskararen normalizaziorako ezinbesteko tresna Hutsune bat…

Terminologia-zaintzarako lankidetza-hitzarmena sinatu dute Berriak eta UZEIk

Hiru urteko iraupena izango duen hitzarmena sinatuz, bi erakundeen arteko lankidetza-konpromisoa berritu dute gaur Berria Taldeko kontseilari ordezkari Iban Arregik eta UZEIko zuzendari Imanol Urbietak. Terminologiaren esparruan bi erakundeen arteko komunikazioa hobetu eta normalizazioan sakontzeko asmoz, lankidetza-ildo berria jarri dute gaur abian bi erakundeek hitzarmen…

UZEIk GARBIRO sortu du OLI tresnen errendimendua hobetzeko

  OLI tresnak eta haien mugak Itzulpen-zerbitzu profesionalentzat ezinbesteko baliabideak dira gaur egun OLI (Ordenagailuz Lagundutako Itzulpeneko) tresnak. Tresna horien helburua itzulpen-lana arintzea eta koherentzia bermatzea da. Horretarako, datu-baseetan gorde ohi dituzte itzultzaileek itzulitako testuen segmentuak. Segmentu horiei itzulpen-unitate esaten zaie, eta datu-baseei, berriz, itzulpen-memoria….

Abian da Prozedura Zibilaren Legea itzuli eta eguneratzeko lana

Eusko Jaurlaritzako Justizia Administrazioko Hizkuntza Normalizazioko lantaldeak (epaiBi izenekoak) “Auzia Euskara” proiektua sustatu du. Ekimen horren helburua da herritarrek hala eskatzen dutenean auziak osorik euskaraz izapidetzea, demanda aurkeztetik bulego judizialetako barne-tramitazioa egin eta epaia eman arte. Proiektu horren baitan, abokatuen laguntzari esker, lege nagusi batzuk…

EUSKO JAURLARITZAREN ITZULTZAILE AUTOMATIKOAREN FASE BERRIA

Lucy Software Ibéricak UZEIren laguntzarekin garatutako itzultzaile automatikoaren bertsio berria aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak       Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek eta Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Estandarizazio Zerbitzuaren arduradun Araceli Diaz de Lezana eta Lucy Sofware Ibéricako…

IDITE lexiko-egiaztatzailearen demoa Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan egin berri dituen aldaketetara egokitu du UZEIk

Hiztegi Batua eta Euskaltzaindiaren Hiztegia bateratzeko Euskaltzaindiak hartu dituen erabakietara egokitu du UZEIk IDITE egiaztatzailearen oinarri den euLEX euskararen datu-base lexikala, 130.000 sarrera inguru biltzen dituena. Aldaketa horietako gehienak erabili edo hobe markak dituzten formetan egin ditu Euskaltzaindiak, baina badira bestelako berrikuntzak ere (sarrera berriak,…

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies