
Zerbitzuak eta produktuak
Eskaintzen ditugun zerbitzuak eta produktuak bi eratakoak dira. Batzuk euskararen erabiltzaile arruntentzat dira baliagarriak; besteak, berriz, espezializazio handikoentzat ad hoc edo neurrira egindakoak. Baina guztiek partekatzen dituzte bi ezaugarri nagusi: kalitatezko informazio linguistiko eguneratuarekin landu dira, eta, etengabeko ikerketa eta garapenari esker, hizkuntzaren prozesamendurako teknologia berria erabiltzen dugu.
Azken erabiltzaileentzat hiztegiak eta bestelako produktuak egiteaz gainera, gure bezero nagusiei hizkuntza-zerbitzuak eskaintzen dizkiegu (hala nola itzulpen-zerbitzuei, editorialei edo Administrazioari), haien jardunean hizkuntzaren tratamendu egokia eta optimizatua izango dutela bermatzeko.