UZEI | eLENA
Hiztegigintzan eta hizkuntza-teknologietan aitzindariak gara. Lexiko orokorra eta espezializatua lantzen ditugu, baita itzulpengintza aurreratua ere.
sinonimo sinonimoak uzei euskalterm hobelex zuzentzaile zuzentzailea lexiko lexikoa corpus terminologia terminología diccionario vasco dictionary dictionnaire basque hiztegi hiztegia hiztegiak hiztegigintza euskara hnp lnp nlp sinónimos corrector euskera
557
page-template-default,page,page-id-557,page-child,parent-pageid-104,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed
title

eLENA

Itzulpen-memoriak kudeatzeko sortutako softwarea da eLENA, itzulpen-corpus eleaniztun eta paraleloak eratzen dituena. Ez du aurrez ezarritako mugarik hizkuntza-kopuruarentzat, eta bezero bakoitzaren beharretara egokitzen da.

Bilaketa dokumentalerako baliabide ahaltsuak dituenez, corpusetako testu elebidunak eta are eleaniztunak kudeatzeko oso erabilgarria da; adibidez, masa handiko itzulpen-dokumentuak eta -memoriak kudeatzeko.

eLENA aplikazioak eskaintzen dituen funtzionalitate nagusien artean, hauek dira azpimarratzekoak: eragile logikoak, hitzen arteko tartea zehazteko eragileak eta karaktere komodinak; corpusa osatzen duten paragrafo-unitate bakoitzaren barruan hitzak edo esaldiak bilatu ahal izatea; eta testu-hitz bakoitza bere testuinguruan kontsulta ahal izatea (jatorrizko dokumentua osorik berreskura daiteke).

eLENAren teknologia dago, adibidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren iMEMORIAK itzulpenen datu-basean eta Eusko Jaurlaritzaren IDABA zerbitzuan eta Itzulpen Memorien Banku Publikoan.

eLENA

 

 

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies