Terminologia-sariak

Donostiako terminologia-gailurrarekin bat etorriz, 2018ko Nazioarteko Terminologia Sarien banaketa-ekitaldia egingo da. Sarien aurtengo ediziorako lau lan baliodunen hautagaitzak jaso zituen Europako Terminologia Elkarteak. Anca-Marina Velicu buru duen nazioarteko epaimahaiak aztertu zituen lau lanak: hiru doktorego-tesi eta master-memoria bat. Nazioarteko Terminologia Sariak bi izaten dira: Terminologiaren Ikerketaren eta Garapenaren esparruko Lorpen Bikainaren Nazioarteko Saria (doktorego-mailakoa) eta Terminologiaren esparruko Merezimenduzko Lorpenaren Nazioarteko Saria (master-mailakoa). Epaimahaia honako kide hauek osatu zuten:

Anca-Marina Velicu, lehendakaria (Bukaresteko Unibertsitatea, Errumania)
Ana Ostroški, lehendakariordea (Kroaziako Hizkuntzaren eta Hizkuntzalaritzaren Institutua, Kroazia)
Georgeta Ciobanu (Timisoarako Unibertsitate Politeknikoa, Errumania)
Rute Costa (FCSH, Universidade Nova de Lisboa, Portugal)
Marjeta Humar (Eslovenieraren Institutua, Eslovenia)
Corina Lascu-Cilianu (Bukaresteko Ekonomia Ikasketen Akademia, Errumania)
Nina Pilke (Vaasako Unibertsitatea, Finlandia)
Maria Popova (Bulgarieraren Institutua – Zientzien Bulgariako Akademia, Bulgaria)
Frieda Steurs (KU Leuven, Belgika)
Maria Teresa Zanola (Assiterm; Realiter, Italia)

 

Emaitzak

A. Terminologiaren Ikerketaren eta Garapenaren esparruko Lorpen Bikainaren Nazioarteko Saria (doktorego-mailakoa):

Jessica Mariani (Veronako Unibertsitatea)
Migration in translation: The role of terminology and trans-editing in shaping the crisis in EU institutions [Migrazioa eta itzulpengintza: terminologiaren eta transedizioaren egitekoa krisialdiaren adierazpenean, Europar Batasuneko erakundeetan]

B. Terminologiaren esparruko Merezimenduzko Lorpenaren Nazioarteko Saria (master-mailakoa)
Ez dago hautagaitza baliodunik.

Ohorezko aipamena egin zaio Paolo Michele Maria Penenari, bere master-tesiarengatik: The new European legislation regulating market abuse: a terminographic study in Italian, English, French and Spanish [Europako legedi berria merkatuen manipulazioaren gaian: ikerketa terminografiko bat italieraz, ingelesez, frantsesez eta espainieraz]

Nazioarteko Terminologia Sarien banaketa-ekitaldia 2018ko azaroaren 23an egingo da.