1. HASIERA
  2. ZER BERRI
  3. Gipuzkoako Urrezko Domina jasoko du Jakinek

Gipuzkoako Urrezko Domina jasoko du Jakinek

berriak, UZEI

Hunkituta hartu dugu gaur berria! Markel Olanok Twitter bidez iragarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak Jakini emango diola aurtengo Urrezko Domina.

Saria Joxe Azurmendik, Joan Mari Torrealdaik, Paulo Agirrebaltzategik eta Joseba Intxaustik jasoko dutela zehaztu dute Jakin.eus webgunean bertan.

UZEIko lantalde osoaren izenean, bihotz-bihotzez, zorionik beroenak!! Ekarpen itzela egin dio Jakinek euskarari, inolako zalantzarik gabe. Eta horretan jarraitzen du gaur egun ere lantalde berritu eta emankor baten ahaleginari esker. Denok (eta, jakina, UZEIk) hainbeste zor diogun proiektu hori egunez egun gauzatu duten guztien izenean, ondo merezitako aitortza jasoko dute, beraz, euskalgintzako lau izen handi horiek abenduaren 19an!