UZEI | Koronabirusaren oinarrizko lexikoa
Euskaltzaindiaren eta UZEIren arteko lankidetzari esker prestatu da, besteak beste, osasun-arloko profesionalei eta euskarazko hedabideei laguntzeko.
COVID-19, koronabirusa, koronabirus, Euskaltzaindia, lexikoa, hiztegia
5362050
post-template-default,single,single-post,postid-5362050,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed

Koronabirusaren oinarrizko lexikoa plazaratu dute Euskaltzaindiak eta UZEIk

Euskaltzaindiaren eta UZEIren arteko lankidetzari esker prestatu da, besteak beste, osasun-arloko profesionalei eta euskarazko hedabideei laguntzeko.

Hizpide nagusia bihurtu zaigu azken asteotan COVID-19 gaixotasuna, eta pandemia horrek denon bizitzetan dagoeneko izan duen eta izango duen eragina ere ez da nolanahikoa.

Horren harira, hitz ugari ikasi behar izan ditugu gehienok, albisteetatik nahiz osasun-arduradunen esanetatik, eta ohikoenak jasotzeko saioa egin du Euskaltzaindiak UZEIrekin batera prestatu duen lexiko berrian.

Lexikoan oinarritzat hartu dira Euskaltzaindiaren hiztegi arauemailea (Euskaltzaindiaren Hiztegia) eta Euskalterm terminologia-banku publikoa, beste iturri batzuen artean. Horiekin batera, euskarazko komunikabideetan (orokor nahiz eta espezializatuetan) pandemia honi buruz hitz egiterakoan nagusi den erabilera ere kontuan hartu da. Koronabirusaren oinarrizko lexikoa, halere, gaiarekiko lehen hurbilpen-saioa baino ez da, eta, beraz, ez da prestatu exhaustiboa izateko helburuarekin.

Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak UZEI Euskaltzaindiaren erakunde atxikia izatea erabaki zuen iaz, eta bi erakundeon arteko lankidetzaren emaitza da gaur plazaratu den lexikoa.

Egin klik eskeka honetan lexikoa deskargatzeko: Koronabirusaren oinarrizko lexikoa.

 

No Comment

Sorry, the comment form is closed at this time.

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies