title

Nor gara

UZEI  Terminologia eta Lexikografia Zentroa hizkuntzaren erabileraren arloan balio erantsiko zerbitzuak eskaintzen dituen lantaldea da.

35 urtetan metatutako esperientziari esker, eragile eraginkorra gara euskararen lexiko espezializatuaren nahiz lexiko orokorraren esparruan.

Euskal lexikoaren azterketak eta kudeaketak kalitatezko hizkuntza-zerbitzuak eskaintzera eraman gaitu. Euskaltzaindiaren Osoko Bilkuraren erabakiz, Euskaltzaindiaren erakunde atxikia da UZEI, eta aitortza hori jaso duen lehen erakundea.

Egun, euskaraz gain, beste hizkuntza batzuk ere kudeatu eta itzultzen ditugu. Eleaniztasunak duen garrantzia handituz doa egunez egun. Informazioa zenbait hizkuntzatan sortzeko, jasotzeko eta trukatzeko eskakizuna gero eta handiagoa da, eta hizkuntza-teknologiek zeresan handia dute eskakizun horri erantzuteko.

UZEI erreferenteetako bat da hizkuntza-teknologien ikerketa eta garapenean, eta hainbat baliabide eta tresna garatu ditu. Horregatik, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko kide izendatu zuten UZEI.

 

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies