UZEI | UZEIk eta TERMCATek esparru-hitzarmen berri batekin berritu dute terminologiaren arloko lankidetzaren aldeko apustua
Hiztegigintzan eta hizkuntza-teknologietan aitzindariak gara. Lexiko orokorra eta espezializatua lantzen ditugu, baita itzulpengintza aurreratua ere.
sinonimo sinonimoak uzei euskalterm hobelex zuzentzaile zuzentzailea lexiko lexikoa corpus terminologia terminología diccionario vasco dictionary dictionnaire basque hiztegi hiztegia hiztegiak hiztegigintza euskara hnp lnp nlp sinónimos corrector euskera
5362111
post-template-default,single,single-post,postid-5362111,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed

UZEIk eta TERMCATek esparru-hitzarmen berri batekin berritu dute terminologiaren arloko lankidetzaren aldeko apustua

Euskararen eta katalanaren terminologia-zentroak elkarlan estuan aritu dira sortu zirenetik, eta 1987an sinatu zuten lankidetzarako lehen esparru-akordioa.

UZEk eta TERMCAT Terminologia Zentroak lankidetzarako esparru-hitzarmena berritu dute. Bi erakundeek sortu berritan hasi zuten elkarren arteko lankidetza-harremana, eta 1987az geroztik izan duten hitzarmena berritu dute sinatu berri duten akordioarekin.

Akordioaren helburua informazioa trukatzeko bideak sustatzea da, baita ezagutza eta informazio terminologikoa transferitzea ere. Horrela, bi zentroek beren lana optimizatzeko ahaleginari eutsiko diote, bereziki terminologia-datuen paketeak lagapen bidez trukatuz.

TERMCATeko zuzendari Jordi Boverrek azpimarratu duenez, “terminologia-lanaren ikuspegi kualitatibo eta kooperatibora bideratutako teknologiak garatzeko proiektuak partekatu nahi ditugu”.

“Gainera, azpimarratu nahi dut hitzarmen honen bidez terminologiaren ikuspegi eleaniztuna errespetatuko duten ekimen bateratuak sortu nahi ditugula gurean eta nazioartean”, adierazi du UZEIko zuzendari Imanol Urbietak hitzarmenari buruz.

COVID-19ak eragindako osasun-krisia dela eta, prozedura telematikoen bidez sinatu da hitzarmen berria.






No Comment

Post A Comment

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies