title

Itzulpen-memorien kudeaketa

Gaur egun, itzulpenak egiteko ezinbesteko baliabideak bilakatu zaizkigu OLI (Ordenagailuz Lagundutako Itzulpeneko) tresnak. Ezagunenen artean ditugu TRADOS eta Wordfast, besteak beste. Tresna horien bidez itzulitako testu batean, sorburu-hizkuntzako eta xede-hizkuntzako segmentu edo esaldi konkretu baten bikotea biltzen dituen unitateari itzulpen-unitate esaten zaio, eta itzulpen-unitate horien bildumak dira itzulpen-memoriak.

Itzulpen-memoriak guztiz baliagarriak dira hizkuntza-teknologietako zenbait arlo lantzeko. UZEIk baliabide propioak garatu ditu aprobetxamendu hori optimizatzeko.

Bestalde, itzulpen-memorien hainbat alderdi eraginkorrak badira ere, horrelako arazoak ematen dituzte haien tamaina handitzen denean:

  • Informatikoak: erabiltzaile askok memoria bakarrarekin lan egiteko soluzioak garestiak dira oraingoz.
  • RAM memoria: memoria handiegiak direnean, tresnak moteldu egiten dira.
  • Zabor-pilaketa: zaborra gordetzeak tresnen funtzionamendu optimoa eragozten du.
  • Memoriak proposatzen duen itzulpenean testuingurua falta izaten da.
  • Informazio pertinentea berreskuratzeko zailtasunak.

UZEIk soluzioak eskaintzen ditu arazo horiek eta gehiago konpontzeko.

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies