title

Itzulpen Zerbitzuak

UZEIren Itzulpen Zerbitzuak kalitate gorena eskaintzen du euskara erabili beharreko itzulpenetan. Gure lexikografo- eta terminologo-taldearen lankidetza espezializatua baliatzeaz gainera, aldi oroko hobekuntzak ezartzen ditugu gure itzulpen-prozeduretan, eta kalitate ezin hobea eskaintzen dugu kalitate-parametro hauetan:

  • Koherentzia terminologikoa
  • Euskaltzaindiaren arauak zorrotz betetzea
  • Zuzentasun ortotipografikoa eta lexikoa
  • Euskarazko morfosintaxi zuzena

Hizkuntza hauekin lan egiten dugu itzulpenetan: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, katalana eta galegoa.

Zerbitzu gehigarri gisa eskaintzen dugu:

  • Itzulpenetatik erauzitako hiztegien eta glosarioen sorkuntza
  • Itzulpen-memorien mantentze-lanak eta ustiapena

 

Gure tarifa-orria eskuratzeko:

  • Bete inprimaki hau, edo
  • Jarri gurekin harremanetan +34 943 47 33 77 telefonora deituz.

 

Cookien erabilera

Legea betetzeko webgune honek cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Lege-oharra

ACEPTAR
Aviso de cookies